Emakume gaztea

Wikipedia, Entziklopedia askea
'Emakume gaztea
Die Jungfrau'
Jatorria
Sortzailea(k)Gustav Klimt
Sorrera-urtea1913
IzenburuaDie Jungfrau
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak190 (altuera) × 200 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaTrade Fair Palace (en) Itzuli
BildumaNational Gallery Prague (en) Itzuli
InbentarioaO 4152
JabeaNational Gallery Prague (en) Itzuli eta Moderní galerie (en) Itzuli
Argumentu nagusiaMaria

Emakume gaztea (alemanez: Die Jungfrau) edo Birjinak Gustav Klimt austriar margolariaren margolana da, 1912 eta 1913 bitartean margotu zuena. Olio-margolana oihal gainean margotu zuen, eta handia da, ia karratua. Artistaren azkenetariko lan bat izan zen. Gaur egun Pragako Museo Nazionalean gordetzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposizioa goitik behera ikusita dago. Haren forma borobila da eta horrek lanari dinamismo handia ematen dio. Margolanean irudi multzo bat ikusten dugu: emakume gorputz batzuk, biluziak zein jantzita, eta elementu dekoratiboak (espiralak, zirkuluak, loreak, zintak). Guztia iluntasunez inguratutako uharte bat irudikatzen du. Ikusten diren jantziak errumaniar gustukoak dira.

Batez ere emakumeen aurpegiak bereizi egiten dira. Gazte batzuk lotan daude, beste batzuk erdi esnatuta. Batek margolanetik kanpora begiratzen du. Koloreak dotoreak dira eta apaingarrien aberastasunak multzoari sortaldeko kutsua ematen dio.

Interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antza denez, lan sinboliko honekin Klimek emakumeen garai desberdinak sinbolizatu nahi ditu. Prozesu baten ondorioz emakumeak kontzientzia lortzen du eta begiak irekitzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]