Emakume ur-pitxer batekin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume ur-pitxer batekin
Jan Vermeer van Delft 019.jpg
Jatorria
Sortzailea Jan Vermeer
Sorrera-urtea 1660
Jatorrizko izenburua Young Woman with a Water Pitcher
Mugimendua Dutch Golden Age painting (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura
Zabalera 40,6 zentimetro
Altuera 45,7 zentimetro
Genero artistikoa genero-artea eta erretratua
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Metropolitan Museum of Art
Bilduma Metropolitan Museum of Art
Inbentarioa 89.15.21

Emakume ur-pitxer batekin (nederlanderaz: Vrouw met waterkan) Johannes Vermeer margolari herbeherearrak 1662 inguruan eginiko margoa da. Olio mihise gainean teknika erabili zuen. Egun New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten erakusten da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizean emakume gazte batek esku batez leiho baten maratila heldu du bestearekin pitxer bat hartzen duen bitartean. Janzkeragatik, etxekoandrea dela pentsa daiteke eta eguneko garbiketekin ari dela. Lehiotik eguzkia sartzen da, goizaren indarra erakusten.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihalak 45,7zm x 40,6 zm tamainua du. Vermeer heldutasun garaiko lan ohikoa da. Lanean margolariari obretan ohiko koloreak ageri dira: limoi-horia, urdina eta magenta. Eszenan ikusten diren objektuak ere margolariaren lanetan askotan ikusten dira: aulkia, horman zintzilik dagoen mapa, mahaia lehen planoan. Deigarriak dira artistak lortutako tonalitateak, esaterako buruzapian: ematen du akuarela bat izango balitz. Deigarria da, baita ere, emakumeak eskuetan duen pitxerran islazen den isla. Horma zuri-horia ere eguzkiaren indarra islatzen du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez):[1]

"Vermeer's Young Woman with a Water Jug and What Men and Women Are Hoping for in Marriage". Julie eta Robert Jensen-en artikulua.