Emakumea ur-pitxer batekin
Emakumea ur-pitxer batekin | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jan Vermeer |
Sorrera-urtea | 1660 |
Izenburua | Young Woman with a Water Pitcher |
Mugimendua | Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 45,7 () × 40,6 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea eta erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 31D13 eta 49E39313 |
Kokapena | |
Lekua | Metropolitan Museum of Art |
Bilduma | Metropolitan Museum of Art |
Inbentarioa | 89.15.21 |
Emakumea ur-pitxer batekin (nederlanderaz: Vrouw met waterkan) Johannes Vermeer margolari herbeherearrak 1662 inguruan eginiko margoa da. Oihal gaineko olio-margolaritza teknika erabili zuen. Egun New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten erakusten da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goizean emakume gazte batek esku batez leiho baten maratila heldu du bestearekin pitxer bat hartzen duen bitartean. Janzkeragatik, etxekoandrea dela pentsa daiteke, eta eguneko garbiketekin ari dela. Lehiotik eguzkia sartzen da, goizaren indarra erakutsiz.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oihalak 45,7zm x 40,6 zm-ko luze-zabala du. Vermeer heldu-aroko lan ohikoa da. Lanean margolariari lanetan ohiko koloreak ageri dira: limoi-horia, urdina eta magenta. Eszenan ikusten diren gauzakiak ere margolariaren lanetan askotan ikusten dira: aulkia, horman zintzilik dagoen mapa, mahaia lehen planoan. Deigarriak dira artistak lortutako tonalitateak, esaterako buruzapian: ematen du akuarela bat izango balitz. Deigarria da, baita ere, emakumeak eskuetan duen pitxerran islazen den isla. Horma zuri-horiak ere eguzkiaren indarra islatzen du.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):[1]
"Vermeer's Young Woman with a Water Jug and What Men and Women Are Hoping for in Marriage". Julie eta Robert Jensen-en artikulua.