Emakumea urdinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumea urdinez
Lady in Blue'
Thomas Gainsborough - Portrait of a Lady in Blue - WGA8414.jpg
Jatorria
SortzaileaThomas Gainsborough
Sorrera-urtea1780
Jatorrizko izenburuaWoman in Blue
Amaiera lekuaErresuma Batua
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak76,5 (altuera) × 63,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaNeguko Jauregia
BildumaHermitage museoa
InbentarioaГЭ-3509

Emakumea urdinez (ingelesez: Lady in Blue), Thomas Gainsborough margolari ingelesak egin zuen erretratu ezagunetariko bat da. Olioa oihal gaineko lana da eta gaur egun San Petersburgoko Hermitage museoan ikus daiteke. Margolanean agertzen den emakumea Ingalaterrako garaiko edertasunaren prototipoa da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thomas Gainsborough bereziki ospetsua izan zen egin zituen erretratuengatik. Margolan hau Gainsborough Bath herrian egon zen garaian egin zuen, 1759tik 1774ra, edo, besteen iritziz, behintzat han hasi zuen. Urte haietan Antoon van Dyck margolariaren erretratuak aztertu zituen, eta ikasitakoa bere lanean aplikatu zuen; horrela haren estudiora nobleak eta aberatsak erakarri zituen.

Margolanean bere izena ezagutzen ez dugun emakume gazte bat ikusten dugu. Margolariaren lanetan ohikoa den moduan, emakumea oso dotore jantzita agertzen da eta garaiko gustuaren araberakoa: azal zuria, masaila ukitu arrosaz... Ile-orrazkera oso konplexua da, eta kapelaren lumekin nahastu egiten da. Konplexutasun bera janzkeran ikusten dugu: soineko garden baten gainean beste urdin kolorekoa ikusten da. Modu batez, erromantikotzat har daitezkeen ezaugarriak agertu ziren ordurako lan honetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egile Batzuk (2005). Museos del Mundo, Museos del Hermitage, San Petersburgo, 53.or. Planeta Agostini. ISBN 84-674-2001-4.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]