Emakumeen Eskoziako Eskalada Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blackrock Cottage elkartearen eskaladako aterpea da, Glencoe-tik gertu . Atzean dagoen mendia Beuckle da. Elkarteak igotako lehen mendietako bat izan zen eta tontorrean festa bat egin zen elkartearen mendeurrena ospatzeko. [1]
Blackrock Landetxearen beste ikuspegi bat Rannoch Moor-en

Emakumeen Eskoziako Eskalada Elkartea Jane Inglis Clark-ek, bere alaba Mabel-ek eta Lucy Smith-ek sortu zuten Lix Toll, Perthshire-etik gertu dagoen harkaitz batean, 1908an. Gaur egun, 120 kide inguru ditu eta egun martxan dagoen emakumezkoentzako soilik den eskalada elkarterik zaharrena da. Elkarteak espedizio ugari antolatu ditu atzerrira eta guztiak emakumezkoak ziren lehenbiziko igoera egin zuen Himalaiako gailurrik altuenera.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartea esperientzia handiko hiru eskalatzailek sortu zuten: Jane Inglis Clark-ek, bere alaba Mabel-ek eta Lucy Smith-ek. [2] Smith Eskoziako Mendizale Elkarteko lehendakariaren alaba zen eta Inglis Clark-en senarra, William Inglis Clark, idazkaria zen, [3] baina emakumeak zirenez ez zeukaten gizonezkoen elkarteko partaide izateko baimenik. 1907an Emakumeen Elkarte Alpinoa sortu zen Londresen, eta 1908ko apirilaren 18an, Lix Toll- go harkaitz handi baten pean zeudela, hirukoteak Eskozian antzeko elkarte bat sortzea erabaki zuen. Maiatzean batzordearen bilera bat egin zen elkartearen egitura eta xedea finkatzeko: "Mendian eskalatzea atsegin zuten emakumeak elkartzea eta Eskozian mendizaletasuna bultzatzea, neguan zein udan". [4] Elkarteko lehen lehendakaria Inglis Clark izan zen, Lucy Smith diruzaina, Inglis Clark idazkaria eta Ruth Raeburn liburuzaina. [3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urtean, elkarteak hamalau kide zituen. [3] Elkarteak mendiko sokak zeuzkan bere materialaren artean eta Cobbler-en eta Edinburgoko Salisbury Crags-en finkatu zituzten kideak bertan trebatu ahal izateko. [3] Maila neurtzeko, kideek gutxienez 3.000 oineko (914,4m) lau gailur igo behar zituzten, bi igoera elurretan eta bi harkaitzean. [3] Horren ondoren,Beuckle (Buachaille Etive Mòr ) eta Suilven bezalako mendietako igoera ausartak egin zituzten. [4] Duintasuna mantentzeko, gona luzeekin egin zituzten lehen igoerak, baina, inguruan gizonik ez zegoenean, albo batera uzten zituzten gonak, eta hauek ere, galtza bonbatxoekin ibiltzen ziren. [1] Glasgow-tikere erakarri zituzten eskalatzaileak eta lehen urteetan 70 kide izatera iritsi ziren.[4] 1947an, elkarteak errentan hartu zuen bere lehen mendi-aterpea -Blackrock Cottage Glencoe-tik gertu- eta bigarrena 1963an etorri zen —Milehouse Cottage Kincraig inguruan.[4] Abiapuntu horietatik eta beste batzuetatik, Eskoziako mendi ugari igo zituzten eta Annie Hirst kidea izan zen Munro guztietara igo zen lehen emakumea, 3.000 oin (914,4m) baino altuagoak diren Eskoziako 282 gailurrak. [4]

Espedizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an, Alpeetara espedizioa antolatu zuen elkarteak. [4] Ondorengo espedizioak atzerriko beste eskalada leku batzuetara egin ziren, hala nola Kaukasora eta Yosemitera. [4] 1955ean, elkarteak emakumez bakarrik osatutako lehen espedizioa egin zuen Himalaiara. Monica Jacksonek, Evelyn McNicolek eta Elizabeth Starkek osatu zuten taldea eta Jugal Himal (6.151m) mendia igo zuten lehenak izan ziren. Gyalzen Peak deitu zioten. [4]

Urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958an, lehen idazkariak, elkarteko lehendakaria ere bazela, elkartearen 50. urteurreneko hitzaldia egin zuen. [5] Mabel Jeffrey ordurako ezkonduta zegoen eta bere bilobak eraman zituen elkartea sortu zen Lix Toll- eko haitzaren inguruan egin ziren ospakizunetara. [5]

2008an,mendeurrena ospatzeko festa bat egin zen garai bateko jantziekin Beuckle tontorrean. Helen Steven lehendakariak elkartearen sortzaile gazteena ekarri zuen gogora: "Ezagutzen nuen Mabel eta pertsona oso goxo, musugorri eta abegikor bezala oroitzen dut - gela batean sartzen den eguzki izpi bero baten gisara etorri zen, baina iltze zaharrak bezain gogorra zen. Denak bereziak ziren ... " [1]  

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c The Scotsman 2008.
  2. Campbell 2005.
  3. a b c d e Inglis Clark 1909.
  4. a b c d e f g h Steven 2008.
  5. a b Annand 1958.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jackson, Monica; Stark, Elizabeth (1957), Tents in the Clouds: The First Woumen's Himalayan Expedition, Traveler Book Club
  • Steven, Helen (2008), One Hundred Years of the Ladies Scottish Climbing Club, Scottish Mountaineer
  • Steven, Helen (2010), Rising to the Challenge: 100 Years of the Ladies Scottish Climbing Club, Scottish Mountaineering Trust

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]