Edukira joan

Emakumeen genitalen mutilazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emakumeen genitalen mutilazioa (EMG) emakumeen kanpoko genitalen erauzketa da. Emakumeen osasuna eta bizitza arriskuan jartzen duen heinean, sexu eskubideen aurkako praktika bat da genero indarkeria modu bat. Hori dela eta, herrialde askotan espetxearekin zigortzen da.

Sahararen hegoaldeko Afrikako 27 herrialdetako hainbat talde etnikok, Asia eta Ekialde Erdialdeko zenbait taldek eta mundu osora barreiatu diren talde horietako migratzaileek praktikatzen dutena. Horren barruan, klitoriaren ablazioa, aluaren ezpainen ablazioa, infibulazioa (aluaren ezpainen ablazioa eta bulbaren itxiera) eta klitoriaren kauterizazioa, eskarifikazioa, ebakidura eta puntzioa bereizten dira.

2018ko ikerketa baten arabera, 1995 eta 2016 urte artean, %71etik %8ra jaitsi zen emakumeen genitalen mutilazioa pairatzen zuten neskato afrikarren kopurua kontinente horretan, batik bat, emakume afrikarrek egindako lanari esker.[1]

Emakumeen genitalen mutilazioa Espainian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian bizi diren 0 eta 14 urte arteko 15.000 edo 17.000 neskatok haien genitalen mutilazioa pairatzeko arriskua dutela estimatzen da.[2][3]

11/2003ko Legearen bitartez, Espainiako Zigor Kodeak emakumeen genitalen mutilazioa lesio delitua zela baieztatu zuen.[4][5] Zigor Kodearen 149. artikuluaren bigarren zatian adierazten denez, 6 eta 12 urte arteko kartzela suposatu dezake eta lesioaren biktima haurra edo desgaitasuna duen emakumea baldin bada, haurraren interes gorenaren izenan, epaile batek guraso-ahalmena, tutoretza, kuratela, zaintza edota harrera ahalmenak mugatu ditzake.[4][6]

2015ean, Espainiako Osasun Ministerioak osasun sisteman jartuten duten langileei zuzendutako protokoloa argitaratu zuen.[7]

Emakumeen genitalen mutilazioa Euskadin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an Osakidetzak eta Emakundek gida bat sortu zuten mutilazio honen aurkako jokabidea arautzeko, Emakumeen eta nesken mutilazio genitalaren aurreko jokabiderako gomendioen gida, osasun sisteman aritzen diren profesionalei, sanitario eta soziosanitarioei, zuzendutakoa.[8]

Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]