Emilio Aragón Bermúdez
Emilio Aragón Bermúdez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Emilio Aragón Bermúdez |
Jaiotza | Carmona, 1929ko azaroaren 4a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2012ko azaroaren 18a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia bakterianoa |
Familia | |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | family Aragón (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, zirkuko artista, idazlea, telebista aurkezlea, pailazoa eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Miliki |
Musika instrumentua | akordeoia ahotsa |
Emilio Aragón Bermúdez, ezizenez Miliki (1929ko azaroaren 4a, Carmona, Sevillako probintzia – 2012ko azaroaren 18a, Madril) espainiar pailazo, akordeoi-jotzaile eta abeslari bat izan zen.
Bereziki Los payasos de la tele izeneko pailazo taldeko partaide izateagatik ezaguna izan zen, Gabriel Aragón (Gaby) eta Alfonso Aragón Bermúdez-rekin batera (Fofo), Gaby, Fofo eta Miliki pailazo hirukote ospetsua osatuz, 1930eko hamarkadan Madrilgo Price Zirkoan lanean hasiz.
Aragón familiako sagako partaidea zen, Emilio Aragón Foureaux (Emig) pailazoaren semea eta Pompoff eta Thedy pailazoen hiloba. Bere ama, Rocío Bermúdez (Carmonan jaioa) zaldi gaineko akrobata izan zen eta bere arreba txikiena, Rocío, flamenko dantzaria. Emilio Aragón Álvarez (Milikito) eta Rita Irasema artisten aita ere bazen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emilio Aragón Bermúdezen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)