Emma Entzminger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emma Entzminger

Bizitza
JaiotzaVictoria1996ko urtarrilaren 11 (28 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaSan José State University (en) Itzuli
Lambrick Park Secondary School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksoftball jokalaria

Facebook: EmmaEntzminger19 Twitter: emmaentz Instagram: emmaentz LinkedIn: emma-entzminger-439235b3 Edit the value on Wikidata

Emma Alyce Entzminger (Victoria, Columbia Britainiarra, Kanada, 1996ko urtarrilaren 11) softbol jokalari kanadarra da Kanadako, eta emakumezkoen sofbol selekzio nazionalarekin jokatzen du[1] Jatorriz Columbia Britaniarreko Victoriakoa, Entzmingerrek unibertsitateko softbolean jokatu zuen AEBko San Jose State University-n; 2015ean izendatu zuten lehen aldiz Kanadako selekziorako. Entzminger, selekzioarekin, 2015eko Panamerikar Jokoetan lehiatu zen, eta, geroago, 2018ko Emakumeen Sofboleko Mundu Txapelketan. Entzmingerrek nazioarteko bi domina irabazi zituen Kanadarekin: lehen, zilarra, 2019ko Panamerikar Jokoetan, eta, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, brontzea.

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzminger Victorian (Columbia Britaniarra) jaio zen, eta Victoriako Lambrick Park Bigarren Hezkuntza institutuan graduatu zen, 2014an[2]. Lambrick Parken, Entzminger bost kiroletan ibili zen: saskibaloia, futbola, sofbola, tenisa eta boleibola[3]. Bigarren hezkuntzako ikasketak egin ondoren, Entzmingerrek AEBko San Jose hiriko (Kalifornia) San Jose State Unibertsitatera joan zen, eta San Jose State Spartans softbol taldean jokatu zuen 2015etik 2018ra. Lau denboralditan, Entzmingerrek 206 partida jokatu zituen, batez ere, 2016an eta 2017an, hirugarren basean hasi eta 2018an zalai-labur moduan[3]. Entzmingerrek bere karrerarik onena bateatu zuen 2016an (,324), eta senior gisa (,269), 2018an[3]. Entzminger San Jose Staten graduatu zen 2018an, kinesiologian lizentziatu zen, ariketa eta errehabilitazio zientzian[3].

Nazioarteko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, Entzminger Kanadako emakumezkoen sofbol selekzio nazionalerako izendatu zuten lehen aldiz, eta, taldearekin, 2015eko Panamerikar Jokoetan lehiatu zen[3]. Entzminger, 2018an, hiru txapelketan lehiatzeko itzuli zen Kanadako selekziora, 2018ko Emakumeen Sofboleko Mundu Txapelketa barne[3].

2019ko Limako Panamerikar Jokoetan, parte hartu zuen, zilarra irabaziz[4].

2021eko ekainean, Entzminger Kanadako 2020ko Olinpiar talderako izendatu zuten[5][6].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan Kanadarentzako zilarrezko domina irabazi zuen taldeko kide izan zen. Japoniak (urrezkoa) eta AEBk (zilarrezkoa) eskuratuko zituzten. Hauek osatu zuten Kanadako taldea: Jenna Caira, Emma Entzminger, Larissa Franklin, Jennifer Gilbert, Sara Groenewegen, Kelsey Harshman, Victoria Hayward, Danielle Lawrie, Janet Leung, Joey Lye, Erika Polidori, Kaleigh Rafter, Lauren Bay-Regula, Jennifer Salling eta Natalie Wideman-ek[7][8].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Softbola
emakumezkoa[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Emma Entzminger» www.olympic.ca/ (Canadian Olympic Committee).
  2. Emma Entzminger. San Jose State University.
  3. a b c d e f Emma Entzminger. San Jose State University."Emma Entzminger". San Jose State University. Archived from the original on 14 July 2018. Retrieved 14 August 2021.
  4. «Emma Entzminger» www.olympic.ca/ (Canadian Olympic Committee)."Emma Entzminger". www.olympic.ca/. Canadian Olympic Committee. Retrieved 10 July 2021.
  5. Nichols, Paula. (12 May 2021). Team Canada reveals roster for softball's Olympic return. Canadian Olympic Committee.
  6. «Canada names Olympic women's softball team» www.cbc.ca/ (CBC Sports) 12 May 2021.
  7. «Emma Entzminger» olympedia.org 2022-04-05ean begiratua(Ingelesez)
  8. «Emma Entzminger» Olympics.com 2022-04-05ean begiratua (Gaztelaniaz)
  9. "Softbola, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]