Larissa Franklin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larissa Franklin
Bizitza
JaiotzaMaple Ridge (en) Itzuli1993ko martxoaren 26a (31 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaWestern Kentucky University (en) Itzuli
Indiana University – Purdue University Fort Wayne (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksoftball jokalaria

larissafranklin.com
Facebook: LarissaFranklin26 Twitter: lfranklin19 Instagram: lfranklin19 Edit the value on Wikidata

Larissa Franklin (Maple Ridge, Columbia Britaniarra, Kanada, 1993ko martxoaren 26a) Kanadako sofbol jokalari olinpiarra da[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franklin Kanadako selekzioan sartu zen 2011n, 2011ko WBSC Emakume Juniorren Mundu Txapelketan lehiatu zen Lurmutur Hirian (Hegoafrika), non bere taldeak bosgarren postuan amaitu zuen[2]. 2013an senior taldean sartu ondoren, Franklinek Softbol Mundu Kopan eta WBSC Ameriketako Sailkapenetan parte hartu zuen, bere taldearekin zilarrezko domina irabaziz[3]. Franklinek Kanadan jokatzen jarraitu du nazioarteko ekitaldietan lehiatzen 2014, 2016 eta 2018ko WBSC Emakumeen Sofbol Mundu Txapelketan, non azken bi ekitaldietan brontzea irabazi zuen[3]. 2015ean, bera eta bere taldea Torontoko 2015eko Panamerikar Jokoetan lehiatu ziren, non urrea irabazi zuten, eta, 2019ko Limako Panamerikar Jokoetan, zilarra irabazi zuten[4]. 2021eko ekainean, Franklin Kanadako 2020ko Olinpiar selekziorako izendatu zuten[5][6].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan Kanadarentzako zilarrezko domina irabazi zuen taldeko kide izan zen. Japoniak (urrezkoa) eta AEBk (zilarrezkoa) eskuratuko zituzten. Hauek osatu zuten Kanadako taldea: Jenna Caira, Emma Entzminger, Larissa Franklin, Jennifer Gilbert, Sara Groenewegen, Kelsey Harshman, Victoria Hayward, Danielle Lawrie, Janet Leung, Joey Lye, Erika Polidori, Kaleigh Rafter, Lauren Bay-Regula, Jennifer Salling eta Natalie Wideman-ek[7][8].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Softbola
emakumezkoa[9].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franklin lesbiana da[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Larissa Franklin» www.olympic.ca/ (Canadian Olympic Committee).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Meet the Team - Larissa Franklin» softball.ca.
  3. a b «Larissa Franklin» Team Canada - Official Olympic Team Website.
  4. «Larissa Franklin» www.olympic.ca/ (Canadian Olympic Committee).[Betiko hautsitako esteka]"Larissa Franklin"[Betiko hautsitako esteka]. www.olympic.ca/. Canadian Olympic Committee. Retrieved 10 July 2021.
  5. Nichols, Paula. (12 May 2021). Team Canada reveals roster for softball's Olympic return. Canadian Olympic Committee.
  6. «Canada names Olympic women's softball team» www.cbc.ca/ (CBC Sports) 12 May 2021.
  7. «Larissa Franklin» olympedia.org 2022-04-03an begiratua(Ingelesez)
  8. «Larissa Franklin» Olympics.com 2022-04-03an begiratua (Gaztelaniaz)
  9. "Softbola, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  10. «Polish Rower Comes Out After Winning Silver» GO Magazine 2021-07-28.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]