Emma García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emma García
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmma García Valdivieso
JaiotzaOrdizia1973ko ekainaren 8a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Canal 4 Navarra
Telecinco
ETB 2
Cuatro

IMDB: nm1422914 Twitter: emmagarciaweb Instagram: emmagarciaweb Edit the value on Wikidata

Emma García Valdivieso (Ordizia, Gipuzkoa, 1973ko ekainaren 8a - ), euskal herritar kazetaria eta telebista-aurkezlea da. Kazetaritzan lizentziatua da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karrera egiten ari zela, OTR PRESS berri-agentzian egin zituen praktikak eta Bosnian egoteko aukera izan zuen bitan. Lehenengo aldian Gurutze Gorriarekin joan zen, eta bestean, praktikak egiten ari zen bekadun bezala egon zen. 1996an, Karrera bukatu bezain laster, hilabete batzuetan zehar, Nafarroako egunkari batean egin zuen lan, eta handik, Nafarroako Canal 4 telebista-katera joan zen.[1] Gero, Telecincok fitxatu zuen eta geroxeago Canal Plusera joan zen, azken honetan, Cinemanía zinemazko telebista-programa aurkeztu zuen. Ondoren, Euskal Telebistak fitxatu zuen eta ETB 2ko Ésta es mi gente telebista-programa aurkeztu zuen 2002ra arte, Telecincok fitxatu zuenean. 2002tik 2007ko uztailaren 6ra arte A tu lado telebista-programa aurkeztu zuen.

2008tik 2018ra bitartean Telecincon Mujeres y hombres y viceversa saioa aurkeztu zuen. Kate berean, Nada es igual (2012), Materia reservada (2013), Abre los ojos... y mira (2013-2014) eta Ex, ¿qué harías por tus hijos? saioak ere aurkeztu zituen.

2018ko azaroaren 10etik, Viva la vida telebista saioko aurkezlea da

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saria Urtea Kategoria Emaitza
TP de Oro 2002 Aurkezlerik onena Saritua
TP de Oro 2003 Aurkezlerik onena Saritua
TP de Oro 2002 Magazinerik onena Saritua
TP de Oro 2003 Magazinerik onena Saritua
TP de Oro 2004 Magazinerik onena Saritua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urkizu, Urtzi. «Canal4 kateak atzo amaitu zituen emanaldiak, 18 urteren ostean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]