Edukira joan

Endimion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Endimion
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaΕνδυμίωνας
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaAethlius (en) Itzuli eta Zeus
AmaCalyce (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Chromia (en) Itzuli, Asterodeia (en) Itzuli, Artemisa eta Hyperippe (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Selene eta mother of Aetolus (en) Itzuli
Seme-alabakAetolus (en) Itzuli, Epeius (en) Itzuli, Eurycyda (en) Itzuli eta Paeon (en) Itzuli

Greziar mitologian, Endimion (antzinako grezieraz Ἐνδυμίων Endymíôn), Asia Txikiko artzain eder bat zen -edo, ez hain ohi, errege edo ehiztari bat-. Hain ederra zen, Selenek, Ilargiaren jainkosak, Zeusi (edo Hipnosi), betiereko bizitza ematea eskatu ziola, Endimionek Selene sekula utzi ez zezan. Alternatiboki, Selenek hainbeste maite izan zuen Endimion, eta hainbeste fidatu zen honetaz, honek, betirako, lo eginez bizitzea erabaki zuela. Edonola ere, Zeusek, betiereko loaldi bat emanez bedeinkatu zuen. Gauero, Selenek, Endimion, berau lurperatuta zegoen tokian bisitatzen zuen, Latmus mendian, Miletetik gertu, Asia Txikian. Selenek eta Endimionek, berrogeitamar alaba izan zituzten, Naxos horien artean.

Endimionek, Aetolus izeneko seme bat ere izan zuen, Elis edo Eleako erregea zena. Aurrerago, Etolia gobernatu zuen, beragatik hala deitua izan zena. Endimionek beste seme bat ere izan zuen, Epeo, bere aitaren erresuma, bere anaiak lasterketa batean garaituz lortu zuena.

Plinio Zaharrak, Endimion aipatzen du Ilargiaren mugimenduak ikusi zituen lehen gizaki bezala, (Plinio beraren arabera) Ilargiak Endimionen maitasuna kontutan hartu zuelarik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]