Plinio Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Plinio Zaharra
Grande Illustrazione del Lombardo Veneto Vol 3 Plinio Secondo 300dpi.jpg
Procurator

70 - 72
Bizitza
Jaiotza Como23
Herrialdea Antzinako Erroma
Talde etnikoa Ancient Romansa
Heriotza Stabiae79ko abuztuaren 25a
Heriotza modua : volcanic eruptiona
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Ikaslea(k) Plinio Gaztea
Jarduerak
Jarduerak idazlea, historialaria, abokatua eta naturalista
Lan nabarmenak Natural History
Gradua Tribuno militar

Plinio Zaharra, egiazko izena Caius Plinius Secundus edo Gaius Plinius Secundus (Comum, gaur egun Italia, 23 - Estabia, Ponpeiatik gertu, 79ko abuztuaren 25a), erromatar idazle, naturalista, historialari eta militarra izan zen. .

Erroman ikasi eta gero eta hogeita hiru urte zuela, Germaniara joan zen bere guda karrera hasteko, hurrengo hamabi urterako iraun behar zuela. 57 urtean Erromara itzuli baino lehen, zalditeriaren komandantea zen. Erroman ikasteari ekin zion. 69 urteaz geroztik, Vespasiano enperadorearentzat zenbait kargu eduki zituen Germania eta Hispanian.

79 urteko abuztuaren 24an, Vesubio mendiaren Ponpeia suntsitu zuen erupzioa izan zenean, gertuko Misenon zegoen. Erupzioa gertutik ikusi nahi zuelako eta Napoliko Badian bere lagunak arriskuan zeuden laguntzeko asmotan, galerak Estabiara bidali zituen. Han hil zen, nonbait itota, 56 urte zituela.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behatzaile zorrotza, Plinio Zaharrak zalditeriari buruzko tratatuak, Erromaren historia bat eta baita zenbait kronika historiko idatzi zituen.

Tamalez, ia bere lan guztiak galdu dira bat izan ezik bere Historia Naturala (latinez Naturalis Historia). Lan honetan 2.000 liburu irakurritako laburpena egiten du 37 liburutan. historia Naturalean antzinako jakintza zientifikoa biltzen du, botanika, zoologia, mineralogia, medikuntza eta etnografia arlotan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plinio Zaharra Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]