Ene Bada! aldizkaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ene Bada!
Motaherri astekaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaLegazpi
ArgitaletxeaEne Bada! kultur elkartea
Banaketa
Ekoizpen osoa368
Banatze-eremuaLegazpi
Maiztasunaastekaria
Salneurriadoakoa
Historia
SortzaileaEuskal Txokoa

Ene Bada! aldizkaria Legazpiko euskara hutsezko astekaria izan zen. XX. mende amaierako Euskal Herriko euskara hutsezko herri aldizkarietan, Arrasate Pressekin batera, aitzindarietakoa izan zen. "Euskaldunon Egunkaria" sortu aurreko urteetan abiatua (1989), Legazpin aurrekari izan zuen "hots aldizkaria" eta hura desagertu izanak utzitako hutsunea bete zuen. Proiektua martxan jarri ostean, Legazpiko Udalaren babesa ere izan zuen, iragarleen publizitateaz gain. 10 mila biztanleko herrian 3 mila aleko tirada izatera iritsi zen. Azken aleak, 368.zenbakidunak (1999), mila aleko tirada izan zuen.

Aldizkariaz gain, bestelako argitalpenak ere plazaratu zituen Ene Bada!k, hala nola, LEGAZPI izeneko jaietako ale bereziak, hauteskundeen gainekoak, urtekariak nahiz historikoak (Gehrard Bahren familiaren gainekoa).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989ko irailak 14an zero alea kaleratu zuen "ENE BADA!" aldizkariak, Legazpiko Euskal Txokoaren eskutik. Haztegi Ikastolako maixu Joxe Mari Auzmendi zuen bultzatzaile nagusi, Miel Anjel Iraeta "Fox" eta Mikel Untzillarekin batera. Laguntzaile ziren ia bi dozenako gazte taldean zeuden astekariaren ibilbide osoan jarraitu zuten Alberto Aranburu, Iñigo Aranburu eta MIel Anjel Markotegi "MItx". Lehen koordinatzaileak Tere Madinabeitia eta Aintzane Ortiz izan ziren. Publizitatearen arduraduna Josema Azpeitia zen, "Hau herria hau!" binetaren egilea ere bazena. Graparik gabeko 8 orrialdeetako formatoan 43 ale kaleratu ziren.

1992ko martxoak 5ean Ene Bada!ren 100.alea kaleratu zen, 16 orrialdeko grapadunetan 57. alea. Urteurrenari buruzko 4 orriko gehigarri zentrala zuen. Aloña Zubillaga zen koordinatzailea.

1994ko abenduak 1ean Ene Bada!ren 200. alea kaleratu zen, 16 orrialdeko formatuan, Inma Zabaleta koordinatzaile zela.

1997ko irailak 18an Ene Bada!ren 300. alea kaleratu zen, 16 orrialdeko formatuan, Arrate Zubillaga koordinatzaile zela.

1999ko uztailaren 30ean Ene Bada!ren 368. alea kaleratu zen, 12. orrialdeko formatua, Agurtzane Elustondo koordinatzaile zela.

Ene Bada! aldizkaria
Ene Bada! aldizkaria. 368.alea (azkena, 1999)
Fitxategi:Ene Bada! aldizkaria. 300 alea (1997).jpg
Ene Bada! aldizkaria. 300. alea (1997)


Ene Bada! argitarapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989-1999 tartean 368 astekari kaleratu ziren, 8 eta 16 orrialde artekoak.

1997an, Legazpiko Santikutz jaiei loturiko ale berezia, 62 orrialdekoa.

1998an Urtekaria, 70 orrialdekoa.

Fitxategi:Ene Bada! urtekaria (1998).jpg

1991eko irailean argitaratutako gehigarriaren moldaketa gisa, "Udanako alemanak" gehigarri berezia argitaratu zen, Gehrard Bahr jaio izanaren mendeurrena gogoratuz, Jose Luis Ugartek moldatu eta Ioseba Villarrealek koordinatuta.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]