Hots aldizkaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
hots
Motaherri aldizkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaLegazpi
Argitaletxeahots kultur elkartea
Banaketa
Banatze-eremuaLegazpi
Maiztasunahilero

Hots aldizkaria kultura eta literaturaren gainean interesa zuen lagun talde baten ekimenez 1982an Legazpin sortutako euskara hutsezko aldizkaria izan zen. Literatura, ipuin, artikulu, denborapasa, komiki, argazkinobelak eta beste tartekatu zituen. Tartean ziren Joxe Mari Auzmendi Matxain Hik Hasi egitasmoaren sortzailea, Aitor Arana idazlea eta Felix Ibargutxi kazetaria. Gerora Legazpin sortu Ene Bada! aldizkariaren nolabaiteko aurrekaria izan zen, Euskal Herriko herri aldizkarien aitzindaria izan zen.

Aldizkariaz gain, bestelako argitalpen eta produktuak plazaratu zituen taldeak, hala nola "hotsargitarapenak, "hotsegunkaria", "hoska", "Hotsiker", "hotsizki", "hotsikus", egutegia eta abar.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an zero alea kaleratu zuen "hots" aldizkariak. 1983ko maiatza eta ekainean, 4. eta 5. aleek, argazkinobelagintza landu zuten (Biziminak 1 eta 2). 1983ko uztaila eta azaroan, 6. eta 8. aleek, komikigintza landu zuten. "Sasitza non dago" eta "Xomorro" komikiak argitaratu zituen. 1984ko uztaila/abuztuan, komikien gaineko ale berezia eskaini zuen. 1984ko martxoan, 12. alea, "hotsiki" plazaratzen da, gaztetxoen partaidetza bultzatu asmoz, eurentzako gehigarri berezi gisa. 1985etik 1987rako maiatzeko Santikutz jaietan, urtero hiru egunez jarrian, "hotsegunkaria" argitaratu zuten, egunkari euskaldun nazional baten beharra azpimarratzeko; Euskaldunon Egunkaria emaitza izango zuen prozesua baino lau urte lehenago, beraz. 1988 bitartean, argitalpen saiakera ezberdinak egin ziren, kolorea sartuz, Haztegi Ikastolako ikasleen elkarlana bilatuz, eta abar. 1985-1987 artean egutegiak plazaratu ziren, paisaiak (1985) eta herriko taldeak (1986) bilduz. 1987koaren mila ale agortu eta bigarren argitalpena egin behar izan zuen.

Argitarapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983ko urrian “Legazpiko idazleak 1” eta “Legazpiko idazleak 2”. 1985 “Espaloirik gabeko hiria” (lan taldean literaturgintzan zebiltzanen lanekin) eta “Hotsiker” ikerketa taldearen lanekin.

1985, 1986 eta 1987ko maiatzean, hiruna ale, "hotsegunkaria" izenez, egunkari euskaldun baten premia aldarrikatzeko, herriko jaien berri euskaraz emanaz. 1985eko aleak 25 pezetatan saldu ziren, 1986 eta 1987koak 50 pezetatan.

1986ko abenduan: “Legazpiko idazleak III"

“Oilarraren promesa”, "Azterketa semiologikoa” “Gerhard Bähr, artikulu bilduma” “Sendabelarrak” “Euskararen egoera Iparraldean. Lehen hurbilketa” “Lastozko zubia” “Esperantoa ikasgai”

“Legazpi 1987-1988” urtekaria “Legazpi harana”, herriko historia ipuin gisa kontatuz, argazki eta marrazkiz horniturik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]