Edukira joan

Euskaldunon Egunkaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskaldunon Egunkaria
Motainformazio orokorreko egunkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaAndoain, Gipuzkoa
Formatuapaperezkoa
Koloreazuri-beltza (koloreko azala)
ArgitaletxeaEgunkaria S.A.
Banaketa
Ekoizpen osoa15.000 (2003an)
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunaasteartetik igandera
Salneurria0,80€ (1,10€ larunbatetan eta 1,25€ igandeetan) (2003)
Historia
Ideologiaeuskaltzalea
ZuzendariaMartxelo Otamendi
egunkaria.info
Egunkariaren hemeroteka

Euskaldunon Egunkaria (1990-2003) euskarazko egunkari bat izan zen. Egoitza nagusia Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean zuen, eta Euskal Herri osora banatzen zen egunero. XX. mende amaieran, euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra zen; haren aurrekari bakarra Eguna izan zen (1937ko urtarriletik uztailera bitartean), Gerra Zibil betean Eusko Jaurlaritzak argitaratua.

2003ko otsailean, Espainiako Audientzia Nazionaleko Juan del Olmo epaileak Euskaldunon Egunkaria —euskara hutsean argitaratzen zen egunkari bakarra— itxiarazi zuen, ETAren tresna izatea leporatuta, eta Egunkarian zuzendaritzako kide edo arduradun ziren hamar lagun atxilotarazi, ETAri loturik izatea egotzita.[1] Erabaki horiek neurrigabetzat eta eskubideen zapalketatzat jotzen zituen ahots ugari agertu zen Euskal Herrian —bereziki (baina ez soilik) eusko abertzaleen aldetik—[2][3][4][5][6] eta nazioartean.[7][8][9] Euskal Herrian, protestak, diru bilketak, manifestazioak... antolatu ziren, eta laster sortu zen Berria, Egunkaria ordezkatu zuena. Euskal Herrian nahiz nazioartean, askok eta askok[10] (baita PSOEk berak ere)[11] eskatu zuten auzi hori lehenbailehen erabaki zedin, adierazpen askatasuna ez urratzearren, baina epaia ez zen zazpi urte igaro arte iritsi. 2010ean plazaratutako epaiarekin jakin zen Egunkaria ixteko eta hamar lagun horiek atxilotzeko neurriak inolako oinarririk gabekoak zirela, eta ETArekin loturarik ez zutela ez batak, ez besteek.[12]

Juan Mari Torrealdai.

1989ko azaroaren 1ean euskarazko egunkari bat sortzeko lehen batzarra egin zuten Donostian, Joxemiel Barandiaran lizeoan, Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB) deituta. Abenduan, Durangoko Azokan zehaztu zituzten egunkariaren ezaugarri nagusiak edo hamaika oinarriak deiturikoak: euskaltzalea, nazionala, zabala, baterakoia, alderdi politikoekiko independentea, erdal komunikabideekiko independentea, ezinstituzionala baina bai diruz lagundua, profesionala, militantea eta berria.

1990eko urtarrilaren 21ean Donostiako Udalaren Euskal Txokoan Egunkaria Sortzen ekimena abian ipini zuen talde eragileak, 75 lagunek osatua. Kide guztiak gisa agertu ziren, euskal kultura arloko herritar ezagunak tartean.

Herriz herri 185 batzorde eratu zituzten Euskal Herrian zehar, 143 herritan. 3.000 bat lagun aritu ziren lanean egitasmoa ezagutarazten. Dirua lortzeko akzioak salgai jarri ziren: 5000 pezetako (30 euro) partaidetza-akzioak merkaturatu ziren, eta akzionista izan nahi zuenarentzat 500.000 pezetako (3.000 euro) akzioak zeuden. Guztira 90.000 euskal herritar inguru inplikatu ziren, eta egitasmoak 50 bat milioi pezeta (300.000 euro) biltzea lortu zuen. Uztailaren 15ean jaialdi erraldoia egin zuten Anoetako belodromoan (Donostia), kanpainaren amaiera moduan. Horrela sortu zen Egunkaria S.A., geroagoko egunkariaren enpresa.

Azkenik, urte hartako abenduaren 6an, lehendabiziko alea kaleratu zuten, 32 orrialdekoa. Administrazio Kontseiluan, Martin Ugalde lehendakaria zen, Joxemi Zumalabe kontseilari ordezkaria eta Joan Mari Torrealdai Kontseilu Editorialeko presidentea, Pello Zubiria zuzendaria eta Iñaki Uria zuzendariordea.

Irakeko gerra (1991). Presoen eskubideak (1999). Autopistan 17 hildako (1991). Greba ia erabatekoa (1992)

1992ko martxoaren 10ean, kolore gorria gehitu zuten azalean, eta 32 orrialdetik 40ra pasatu zen kazeta.

Urte hartan, Bilboko Aste Nagusian beste konpartsa bat sortu zuten, "Hor Dago!" izenekoa eta euskarazko kazetarekin lotutakoa. 1993ko ekainaren 9an Martxelo Otamendik ekin zion Egunkariako zuzendaritza-lanari.

Lehen aldiz Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak eman zituen egunerokoarentzat, baina kopurua txikia izan zen: 70 milioi pezeta (420.000 euro).

1995eko uztailean, 10. urteurrena ospatzeko, Zintzarria jaialdia antolatzen lagundu zuen Egunkariak, Zugarramurdin. Urriaren 21ean kolorezko egunkari bilakatu zuten; itxura eta edukia berriztatu eta 50 orrialdetik gora eskaini zuten. Urte hartan 12.000 ale baino gehiago saltzen zituzten.

1999. urtean, eguneroko orriez gain gehigarriak ere ematen hasi ziren: Unibertsitatea, Barkatu Ama, Mundu Mira, Begira, Xingola, Kazeta, Nafarkaria eta Bizkaia, besteak beste. Ordurako 64 orrialde zituen egunkariak eta ia 14.000 ale saltzen zituen. Gorakada nabarian, 1998tik 1999ra bitartean salmentak ia % 6 hazi ziren.

Eslovenia eta Kroazia independente (1991). Josemi Zumalabe hil da (1993) Irailaren 11ko erasoa AEBei (2001). Gurutze Iantzi atxiltuta hil da (1993).

Itxi aurretik, Euskaldunon Egunkariak euskal gizartean errotzea lortua zuen. Egunean 70 orrialde zituen batez beste, 15.000 aleko salmentak, 44.000 irakurle, bere webgunea eta beste edozein egunkarik adinako kalitatea.

Sakontzeko, irakurri: «Euskaldunon Egunkariaren itxiera»
Egunero egunkaria (2003-02-21 --- 2003-06-20)

Baina 2003ko otsailaren 20an, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, orduko Espainiako Gobernuak eta Del Olmo epaileak kazeta ixteko agindu zuten, batera kaleratutako autoaren bidez. Guardia Zibilak itxi zuen hedabidea. Hainbat kazetarik eta langilek torturak salatu zituzten egun haietan atxilotze prozesuan. 3.789 zenbakiarekin geratu zen, ez zen atera 3.790.a.

Otsailaren 22an Donostian inoiz egin den manifestaziorik handiena egin zuten milaka herritarrek Egunkariaren aurkako erasoa salatzeko. Ekainaren 21ean Berria egunkariak lehen zenbakia kaleratu zuen, eta geroztik Egunkaria ordezkatu du.

Ordutik, etengabekoak izan dira norbanakoek eta erakundeek (bertakoek zein kanpokoek) egindako eskaerak, auzia bertan behera utz zedin eskatuz. Katalunian nabaria izan da auzi horren oihartzuna eta kazetaren aldeko babesa, baina nazioarteko erakunde batzuk ere aipagarriak dira, hala nola, Amnesty International, Reporters Sans Frontières edo Nazioarteko Kazetarien Elkartea.

Ameriketako Estatu Batuetako PEN elkarteko lehendakari Salman Rushdiek, bere izenean eta bere erakundearen izenean, elkartasuna adierazi zien Euskaldunon Egunkariaren itxierak eragindakoei. Idazle ospetsuak adierazi zuenez, «izugarria da teorian libre diren herrialdeetan gizabanakoak horrela tratatzea, eta espainiar Estatuaren gisako estatuetan berez ezinezko diruditen gertaerak gertatzea».[9]

2005eko martxoaren 18an aurkeztu zen Egunkariaren Alde Babes Taldea, Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek osatua.

2009ko abenduaren 19ko Bilboko manifestazio jendetsua.

Egunkariaren Alde Elkarteak egunkaria.info/international/ webgunea argitaratu zuen abenduan, auziaren inguruko informazioa atzerrira ere helarazteko.

2009ko abenduaren 14an hasi zen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen aurka. Abenduaren 19an manifestazio jendetsua egin zen Egunkariaren alde Bilboko kaleetan.

2009ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 57. Ekitaldian Kursaal jauregiaren aurrealdean Euskal Herriko zinemagintzako eta kulturako hainbat pertsonak Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren aurkako gaitzespen eta protesta ekitaldia egin zuten.

Apirilaren 12an bost auzipetuak zigorrik gabe utzi zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak, deliturik egin ez zutela argudiatuta. Epaileek aho batez hartu zuten erabakia.

Sisiforen paperak antzezlana estreinatu zen, Harkaitz Canoren gidoiarekin eta Fernando Bernues zuzendaritzapean. Obra berezia zenez, ezohiko aktore kopurua azaltzen zen agertokian: Mireia Gabilondo, Anjel Alkain, Joseba Apaolaza, Kepa Errasti, Olaia Gil, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Dorleta Urretabizkaia, Iñigo Azpitarte, Alexandru Stanciu, eta Iñaki Rikarte; baita Aizpea Goenaga eta Mikel Losada erdarazko bertsioetan.[13][14][15]

Joan Mari Torrealdai zendu zen.[16]

Paperezko hegoak.'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutenetik 18 urte betetzear direnean, itxiera hura lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jaso ditu dokumentala estreinatu zen.[17][18][19][20]

Hemeretzi urte itxi zutela.[21] Joan Mari Torrealdaik idatzitako ‘Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta’ liburuaren inguruko solasaldi bira batekin ekarri dute gogora gertatutakoa. [22][23]

Hogeigarren urtemuga, itxieratik. Kilometroak jaiak Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera oroituko du, urte osorako antolatu dituen ekitaldien artean.[25][26][27]

Imanol Muruaren 'Egunero behar genuen' liburua aurkeztu da, hogeigarren urtemugaren testuinguruan. Egunero-ren kronika da, 2003ko otsailaren 21ean sortu –Euskaldunon Egunkaria indarraren indarrez itxi eta hurrengo egunean bertan– eta urte hartako ekainaren 20an argitaratu zen azkenengo aldiz –Berria plazaratu bezperan–. Egoera ez zen arrunta, eta egunkari hura ere ezin arrunt edo normalizatua izan. Ezaugarrietan ere, prekarioa izan zen, halabeharrez. Paradoxikoki, euskarazko egunkari batek inoiz izan dituen irakurle, erosle eta harpidedun gehien izan zituen. Hura Egunkaria-ren itxierak eragindako elkartasun olatuari esker izan zen. Imanol Muruak bertatik bertara ezagutu zituen Egunero eta Egunero-ren inguruabar guztiak, eta haien berri ematen du.[28][29]

"Egunkaria" itxi ondoren egin zuten Donostiako aurreneko kantu jira, itxiera salatzeko. 20 urte geroago, urtemugaren bezperan ere egin dute kantu jira. [30]

Otsailaren 19an, bete dira hogei urte Guardia Zibilak Del Olmo epailearen aginduz Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. [31][32][33]

Gutxienez sei dokumental hauek egin dira Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraz: [35]

Lau liburu plazaratu dira Euskaldunon Egunkariaren itxieraz: [35]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «El juez Del Olmo cierra el periódico 'Egunkaria' por ser "instrumento" de ETA», El País, 2003-02-21.
  2. (Katalanez) (Gaztelaniaz) «Dues visions d'una manifestació contra el tancament d'Egunkaria», Contrastant, 2003-02-29.
  3. «Los nacionalistas vascos responden a la clausura con indignación», El País, 2003-02-21.
  4. (Gaztelaniaz) Terra fundazioa eta EFE agentzia: «Reacciones por el cierre del diario Egunkaria», 2003-02-20.
  5. Miguel Ángel BARROSO: «Mikel Buesa-Gorka Landaburu: La manifestación de las víctimas, a debate», ABC, 2005-06-03.
  6. Teresa AGIRREAZALDEGI eta Txema RAMIREZ DE LA PISCINA (2008): «Diario Euskaldunon Egunkaria: Testigo y actor de la cultura vasca», Komunikazio ikasketen aldizkaria, 26. zenbakia, 2009, 185-209. orrialdeak.
  7. Mugarik Gabeko Berriemaileak: «Reporteros Sin Fronteras pide explicaciones sobre el cierre del periódico vasco Euskaldunon Egunkaria», Mugarik Gabeko Berriemaileak, 2003-02-20.
  8. Egunkariaren aldeko Madrilgo plataformako atxikimenduak.
  9. a b (Gaztelaniaz) «Exdirector de Egunkaria denuncia la situación de encarcelamiento que aún vive el consejero delegado del periódico clausurado por justicia», Noticiasdot.com, 2004-05-21.
  10. Amnesty International: «España: Debe investigarse sin demora el cierre de un periódico vasco»[Betiko hautsitako esteka], Amnesty International, 2003-02-25.
  11. EFE agentzia: «El PSOE espera que el periódico vuelva a editarse lo antes posible: pide 'rapidez' para esclarecer la relación con ETA», El Mundo, 2003-02-21.
  12. (Gaztelaniaz) Espainiako Audientzia Nazionaleko Zigor Arloko epaimahaia: 27/2010 Epaia, 2010-04-12.
  13. Irizar, Itziar Ugarte. «'Sisiforen paperak': galdekatua hizkuntza denean» Berria (kontsulta data: 2020-11-30).
  14. Biain, Aitor. «Paperaren orban beltzak agertokian» Berria (kontsulta data: 2020-11-30).
  15. Azkue, Anjeles Iztueta. ««Zerbait egingo zuten…»» Berria (kontsulta data: 2020-11-30).[Betiko hautsitako esteka]
  16. «Juan Mari Torrealdai zendu da» Argia (kontsulta data: 2023-02-09).
  17. «Paperezko hegoak» EITB (kontsulta data: 2023-02-09).
  18. «Paperezko Hegoak (Dokumentala)» www.tentazioa.eus (kontsulta data: 2023-02-09).
  19. Berria. «'Paperezko hegoak' dokumentala aurkeztu dute» Berria (kontsulta data: 2023-02-09).
  20. «Paperezko hegoak» Argia (kontsulta data: 2023-02-09).
  21. Lartzanguren, Edu. «Hemeretzi urte bete dira 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutela» Berria (kontsulta data: 2023-02-09).
  22. Garcia, Nerea. 'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' liburuaren aurkezpen solasaldia Gasteizen. (kontsulta data: 2023-02-09).
  23. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-16). «‘Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta’ aurkeztu dute, Joan Mari Torrealdairen azken ametsa» naiz: (kontsulta data: 2023-02-09).
  24. «20 urte Euskaldunon Egunkaria itxi zutela: euskal prentsa-askatasuna ixilarazi nahi izan zutenean» EITB 2023-02-19 (kontsulta data: 2023-02-20).
  25. Lete, Irati Urdalleta. «Kilometroak jaiak 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera oroituko du» Berria (kontsulta data: 2023-02-09).
  26. «Kilometroak jaiak 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera oroituko du Oreretan» Argia (kontsulta data: 2023-02-09).
  27. Garitaonandia, Ane. Kilometroak jaiak 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera oroituko du. (kontsulta data: 2023-02-09).
  28. Uria, Imanol Murua. «Egunero behar genuen» Berria (kontsulta data: 2023-02-16).
  29. Iraola, Arantxa. ««Erantzunik onena, indartsuena, zen egunkaria kalean jartzea berriro»» Berria (kontsulta data: 2023-02-19).
  30. Iraola, Jone Bastida Alzuru-Arantxa. «‘Euskaldunon Egunkaria’ izan dute gogoan, Donostiako kantu jiraren 20. urteurrenean» Berria (kontsulta data: 2023-02-19).
  31. Lete, Irati Urdalleta. «ATZERA-BUELTARIK GABEKO INJUSTIZIA» Berria (kontsulta data: 2023-02-19).
  32. Urain, Jon O.. ««Fikzio bat» deseraikitzeko dekalogoa» Berria (kontsulta data: 2023-02-19).
  33. Tolaretxipi, Amagoia Mujika. «Naufragiotik atera» Berria (kontsulta data: 2023-02-19).
  34. Urkizu, Urtzi. «Lau dokumental 'Egunkaria'-z» Berria (kontsulta data: 2023-02-19).
  35. a b Urkizu, Urtzi. «Lau dokumental 'Egunkaria'-z» Berria (kontsulta data: 2023-02-17).
  36. Berria Egunkaria (2003). (kontsulta data: 2023-02-18).
  37. Ibañez, Maite. (2013). «Egunkaria 10 urte geroago» EITB (K2000) (kontsulta data: 2023-02-18).
  38. «Gaur irekiko ditu ateak» Argia (kontsulta data: 2023-02-18).
  39. Berria TB. Egunkaria-ren itxieraren 15. urteurrena. (kontsulta data: 2023-02-18).
  40. «Paperezko hegoak» EITB (kontsulta data: 2023-02-18).
  41. Agirre, Lorea. (2004). Gezurra ari du : Egunkaria-ren itxieraren kronika. Aise Liburuak ISBN 84-95589-94-X. PMC 56831181. (kontsulta data: 2023-02-18).
  42. Pello, Urzelai. (2010). Amesgaiztoa : "Egunkaria auziko" epaiketaren kronika. Berria PMC 863181484. (kontsulta data: 2023-02-18).
  43. 1942-2020), Torrealdai, Joan Mari (. (L.G. 2021). Egunkaria : gizarte zibilaren arrakasta. Berria ISBN 978-84-1360-083-3. PMC 1366296669. (kontsulta data: 2023-02-18).
  44. Murua Uria, Imanol. (2023). Egunero behar genuen. Elkarlanean ISBN 9788413602967..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]