Eneko Knörr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eneko Knörr
Bizitza
JaiotzaGasteiz1975eko otsailaren 21a (49 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
AitaHenrike Knörr
Familia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 1999) : business management (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, katedraduna eta inbertitzailea
enekoknorr.com

Eneko Knörr de Santiago (Gasteiz, 1975eko otsailaren 21a) teknologiaren munduko ekintzailea eta business angela da.

Hostalia (Acens-Telefónicak erosia), Ludei (San Frantzisko, AEB) eta Onyze (Madril) sortu zituen, eta, besteak beste, Ticketbis, Housers, Cabify eta Habitissimo startupetan inbertitzailea izan da.

Henrike Knörr zenaren semea da, eta Gorka Knörren iloba.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu zen 1998an, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Ohorezko Irakasle izendatu zuten 2017an. Bestalde, 2009an AMP bat egin zuen Madrilgo IE Business School-en, non gaur egun irakasle elkartua baita blockchainekin, kriptomonetekin eta ekintzailetzarekin lotutako irakasgaietan.

Onyze startuparen sortzailea da. Pheidon.capital[1], inbertsio funts bat bitcoinetan eta beste kriptomoneta batzuetan. Berak sortu zituen, orobat, Ludei[2] (San Frantzisko, AEB) eta Hostalia, Espainiako bosgarren hosting enpresa handiena, gerora Acens[3] (Telefonica) enpresak erosia.

Business Angel gisa egin duen ibilbidean, besteak beste, Cabify[4], Badi[5] eta Housers[6] startup-en inbertitzailea da, eta berak inbertituriko batzuk erosiak izan dira, hala nola Ticketbis[7], Habitissimo[8], Petcoach[9] edo Captio[10].

Hizlari ohikoa da mundu osoko hitzaldietan, hala nola New York Summit (NYC, AEB), 4YFN-Mobile World Congress (Shanghai eta Bartzelona), Bizbarcelona (Bartzelona), Venture Days Barranquilla eta Webcongress Bogota (Kolonbia), South Summit (Madril eta Mexiko DF), European Blockchain Convention (Bartzelona).

Expansión egunkariaren arabera, Espainiak blockchain arloan duen eragin handieneko pertsonetako bat da, eta inbertitzailerik onena, berriz, 2017.eko startupetan, El Confidencial agerkariaren arabera, eta «Business Angel del Año 2018» Espainiako Business Angels Elkarteak (AEBAN). 2019an, "Investor of the Year" izendatua izen New York Summit kongresuan (New York City, AEB). Gainera, Interneteko Inbertsore eta Ekintzaileen Elkartearen (EEI) bazkide sortzailea eta SeedRocket-en mentorea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Eneko Knörr lanza un fondo de inversión en Bitcoins» Expansión.com 2017-11-06 (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  2. (Ingelesez) «Ludei Raises $1.5M To Expand Its HTML5 Platform To Mobile App Developers» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Más información sobre la compra de Hostalia y la fusión con Acens» loogic.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Cabify, suma y sigue: abre su capital a The Venture City tras la ‘megaronda’ de 100 millones» www.kippel01.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  5. (Ingelesez) «Badi bags $10M to build out its room rentals platform in Europe» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).[Betiko hautsitako esteka]
  6. (Gaztelaniaz) «Housers, ¿una inversión inteligente?» El Confidencial 2017-06-20 (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  7. (Ingelesez) Knörr, Eneko. (2017-03-23). «Por qué no invertí (al principio) en Ticketbis… y cómo conseguí multiplicar por 40 mi inversión…» Medium (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  8. (Gaztelaniaz) «La británica HomeServe compra el 70% de la española Habitissimo por más de 20 millones» El Español 2017-02-03 (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  9. (Gaztelaniaz) Cano, Rosa Jiménez. (2017-04-25). «El gigante de las mascotas Petco compra la española PetCoach» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  10. La norteamericana Certify adquiere Captio para expandir su presencia global. http://www.elreferente.es/tecnologicos/certify-captio-inversiones-adquisicion-33017.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]