Energiaren Euskal Erakundea
Itxura
| Energiaren Euskal Erakundea | |
|---|---|
| Mota | Erakundea |
| Sektorea | Energia |
| Sorrera | 1982 |
| Egoitza | Bilbo |
| Presidentea | Iñigo Ansola[1] |
| Webgunea | www.eve.es |
Energiaren Euskal Erakundea, gaztelaniazko izenaren EVE siglaz ezaguna, Euskal Autonomia Erkidegoaren energia agentzia da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari lotuta dagoena.
Bi helburu ditu:
- Euskadiko energia estrategiak proposatzea, horniduraren bermeari, kostuen lehiakortasunari eta iraunkortasunari lotutako irizpideak aintzat hartuta.
- Estrategietan ezarritako helburuak lortzen laguntzea eta sustapen lanak egitea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1982an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, bestea bestea energia aurrezte eta efizientzia neurriak aztertzeko, energia berriztagarriak ikertzeko eta gas naturalaren industria garatzeko[2].
Energiaren ikerketa egiteaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko mapa-geologikoak ere ekoizten ditu[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EVE - Energiaren Euskal Erakundea» www.eve.eus (kontsulta data: 2018-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «EVE - Energiaren Euskal Erakundea» www.eve.eus (kontsulta data: 2018-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «EVE - Energiaren Euskal Erakundea» www.eve.eus (kontsulta data: 2018-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |