English Electric

Wikipedia, Entziklopedia askea
English Electric
Datuak
MotaIndustria aeroespaziala, negozioa eta enpresa
Jarduera sektoreamanufaktura, aircraft construction (en) Itzuli, ingeniaritza mekanikoa, irrati-elektrizitatea, ingeniaritza elektrikoa, Energia nuklearra eta electrical industry (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Eskumendekoak
Agintea
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formaErantzukizun mugatuko baltzu
Historia
Sorrera1918
OndorengoakBritish Aircraft Corporation (en) Itzuli, General Electric Company plc (en) Itzuli eta International Computers Limited (en) Itzuli
Desagerpena1968

English Electric (EE) britainiar fabrikatzaile industriala izan zen. 1918an sortu zen, hasieran motor elektrikoetan eta transformadore industrialetan espezializatu zen. Bere jarduerak lokomotorrak eta trakzio ekipoak, lurrun turbinak, produktu elektronikoak, misil gidatuak, hegazkinak eta ordenagailuak barne hartu zituen.

Nolanahi ere, hegazkinen diseinu batzuk bakarrik ekoitzi ziren English Electric izenarekin. Bi mugarri bihurtuko ziren britainiar ingeniaritza aeronautikoan: Canberra eta Lightning. English Electric Aircraft British Aircraft Corporation-en sortzaileetako bat bihurtu zen 1960an, General Electric Company-k 1968an erosi zituen beste industria-eragiketa batzuekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917an Dick, Kerr & Co.k, Glasgowko bi merkatarien, B. M. Dick eta John Kerr-en lankidetzak, United Electric Car Company erosi zuen, Preston, Lancashireko tranbia fabrikatzailea. 1918an, The English Electric Company, Limited (EE) sortu zen. 1918 eta 1919an, EEk Rugbyko Dick, Kerr & Co., Willans eta Robinson eta Bradfordeko Phoenix Dynamo Manufacturing Company hartu zituen. Siemens AG-ren Stafford tailerra (Dynamo Works Ltd) ere erosi zuen. 1930ean, ekipo elektrikoen fabrikazioa Bradfordera eraman zuten; tranbiak, autobus karrozeriak eta material gurpildunaren ekoizpena Prestonen geratu zen. Urte hartan, EErekin gehien lotu zen gizona, George Nelson, zuzendari nagusi bihurtu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]