Enokoe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hirusta formako muturdun enokoea, ahuntz basatien estilokoa, K. a. 625-K. a. 600 inguru. Louvre.

Antzinako Grezian, enokoea (grezieraz οἰνοχόη, oinokhóê, antzinako grezierazko οἶνος, oĩnos, "ardoa", eta χέω, khéô, "irauli"), ardoa, zerbitzatu aurretik urarekin bertan nahastua izan dena, kratera batetatik ardoa ateratzeko balio duen ardo pitxer bat da.

Ontzi edo pitxer mota honen ezaugarriak, helduleku bakarra eta 20 eta 40 zentimetro arteko altuera dira. Mota ezberdinak daude, ahokadura eta sabelaren formaren arabera. Ohikoenak, 1. motakoak, hirusta formako ahokadura du. 8. motakoa, egungo garagardo edalontzien antzerakoa da, gorputz zilindrikoa eta ezpaindun ahokadura batekin. Enokoearen garairik oparoena, aro geometrikoa izan zen. Arraroagoa da irudi beltzen zeramikaren garaian. Baina, irudi gorrien zeramikaren garaiko enokoeetan sortzen da sailkapen hau, John Beazleyk egindako sailkapena.

Iraultzeko beste edalontzia, olpea da

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maxwell G. Kanowski, Containers of Classical Greece, University of Queensland Press, Saint Lucia, 1984 (inglés);
  • Gisela M. A. Richter, Marjorie J. Milne, Shapes and Names of Athenian Vases, Metropolitan Museum of art, New York, 1935 (inglés).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Enokoe