Hirusta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hirusta
20160822Trifolium repens2.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
SubfamiliaFaboideae
Generoa Trifolium
Datu orokorrak
Kolorealightgreen

Hirustak (Trifolium) belardietako landare mota bat da. Hirusta batez ere Ipar Hemisferioan hazten dira, lurralde honetako tenperatura epelek hirusta espezie ugaritasun handienak sortzeko aukera ematen baitute. Halere Hego Amerika eta Afrikan ere zenbait hirusta espezie aurkitu izan dira, baita Tropikoetako goi-mendietan ere.

Bere ezaugarri nagusia hiru folioloz osaturiko hiru osto izatea da eta bere sustraietan dauden bakteria sinbiotikoei esker eguratsa garbitzeagatik. Bere proteina aberastasunari esker abelgorriei bazka emateko landare erabilietakoena da.

Lau ostodun eredu arraroak aurkitzeak (lau ostodun hirusta) usadio herrikoiaren arabera zorte ona ekartzen omen du.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko landareak daudenez, nahiz eta izatez landare ezberdinak izan, Euskalkien arabera izen ezberdinak ditu: Iruorri mingotsa, basoetako mingotsa, mingotsa eta egun eskualde askotan batik bat barrabas-belarra deitzen zaio.

Bizkaian Lekeitio-belarra moduan ezagutzen da eta Lekeition aldiz, Txomin-belarra bezala ezagutzen da.[1]

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirusta lorea

Belarki landareak dira, orokorrean zurtoin txikikoa da, zenbait errubidera aldikoak, urtekoak edo bi urtekoak izan litezke. Hiru osto dituzte, bakoitzak hiru foliolo bana dituztela, ia beti hortzdunak, eta batzuetan beren erdigunea marraztua dute. Bere buruan lore ugari izan ohi dituzte, eta banaka, sailka edota burusketan hazten dira. Fruituak baina txikiak izan ohi dira eta bere kalizearen barnean izaten ditu. Zenbait espezie bazkagai edo ganadujateko erabili ohi dira. Landare meliferak dira.

Hirustak larre eta zelai heze edo umeletan hazten dira, urez ongi hornituak, udaberritik negu aldera.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lau hostodun hirusta» eta «Patrizio Irlandakoa»

Hirusta Irlandako ikur nazional ohikoa da ("Shamrock"). San Patriziok irlandar jentil edo paganoei Trinitate Santua irudikatzeko erabili omen zuen, hau hirustarekin erlazionatuta dago baina baita Oxalis landare espeziarekin ere, azken hauek hirufoliodunak dira hirustak bezala.

Batzuetan hirustak ohikoak diren hiru folioloak baino lau foliolo izan ohi ditu. Lau hostodun hirusta, beste kondairetako arrarotasunak bezala, zorte onaren seinaletzat hartzen da. Nahiz eta arraroa izan, bost eta sei foliolodun hirustak badaude.

Hirusta espezie ezberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]