Entrambosríos

Koordenatuak: 43°02′40″N 3°41′51″W / 43.0444322°N 3.6975319°W / 43.0444322; -3.6975319
Wikipedia, Entziklopedia askea
Entrambosríos
gune populatua
Administrazioa
Posta kodea09568
Geografia
Koordenatuak43°02′40″N 3°41′51″W / 43.0444322°N 3.6975319°W / 43.0444322; -3.6975319
Map
Demografia

Entrambosrios edo Entrambosrios de Sotoscueva Burgosko herri bat da, Gaztela eta Leongo, Merindadeen eskualdean kokatuta. Eskualdeko hiriburutik eta barruti judizialetik 22 kilometrora dago, Villarcayo de Merindad de Castilla la Vieja eta Burgosetik 103 kilometrora.

2018ko udal-erroldaren arabera, udalerriak 42 biztanle zituen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebroren ibaiadar diren bi ibai ezberdinek inguratzen dute herria. Batek herriaren izena darama: Arroyo de Entrambosrios.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1787ko Floridablancako Erroldan toki izendatu zuten Valle de Sotoscuevako alderdiaren barruan, beste bostekin batera Sotoscuevako Merindadea osatzen zutenak, Gaztela Zaharreko Merindadeen korrejimenduan, Burgosko Intendentziaren barnean 1785 eta 1833 bitartean. Bere jurisdikzioa errege-erreginarena zen eta auzo-alkatea zuen.

Espainiako Independentzia Gerran, herriko hainbat biztanlek parte hartu zuten bataila garrantzitsuenetako bat sortu zen: Espinosa de los Monteroseko bataila.

Espainiako Gerra Zibilak eragin handia izan zuen herrian, Espainiako herri askotan gertatu zen bezala. Herriko hainbat tokitan datu historikoak, testigantzak eta biktimen izenak daude bilduta.

XX. mendearen bigarren erdian hirietarako exodoa gertatu zen, non biztanle asko hirira joan ziren lanera, besteak beste, Bilbora, Madrilera edo Asturiasera. Bilbao - La Robla trenbideak eragin handia izan zuen Bizkaiko hiriburuaren industrializazioaren garai historiko honetan.

Intereseko lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Bizente Martiriaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren kaleari jarraituz, herriaren kanpoaldean, Entrambosrios eliza dago, San Bizente Martiriaren izenpean eta San Bartolome patroi duela.

Boloa-jokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertakoek horrela deitua, 1878ko bolatoki bat da (probintziako zaharrenetakoa) eta Pedro Martinez jaunak ordaindu zuen. Jatorrian, Hiru Ohol Boloak jolasteko eraiki zen.Hiru Ohol tradizional hori, gaur egun ere, helburu horrekin erabiltzen da, herriko jaietan beste askotan bezala.

Ojo Guareñako leizeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ojo Guareña herritik gertu dagoen konplexu karstiko bat da, 110 km galeria baino gehiagoz osatua. Gaztela eta Leongo gobernuak Monumentu Natural izendatu zuen 1996an. Kobak Koniazenseko material karbonatikoetan sortu ziren eta marga iragazgaitzen gainean daude. Iberiar penintsulako hirugarren sistema karstikorik handiena da.

Herriko jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza, San Bizente Martiriaren izenpean dago. Hala ere, herriko zaindaria San Bartolome da, eta, beraz, herriko jaiak abuztuaren 24tik, zaindariaren egunetik, gertuen dagoen asteburuan ospatzen dira. Egun horretan meza bat ospatzen da eta ondoren erromeria, non San Bartolomeren estatua bat eramaten den herriko kaleetan zehar.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]