Epicuri de grege porcum
Itxura
Latinezko esaldi ezaguna da epicuri de grege porcum, euskaraz "Epikuro zerri taldekoa" esan nahi duena. Horazio poetak Tibulo lagunari igorritako gutun batean erabili zuen esaldia lehen aldiz.
Mendeetan zehar esaldia zuzenean eta zeharka, modu ironikoan, erabili izan da Epikuro filosofoaren alde edo kontra zeuden pertsonen erreferentzia egiteko.