Eraulgo artea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eraulgo artea
Eraulgo artea.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaDeierri
Koordenatuak42°42′59″N 2°02′39″W / 42.71626°N 2.04426°W / 42.71626; -2.0442642°42′59″N 2°02′39″W / 42.71626°N 2.04426°W / 42.71626; -2.04426
Altitudea500 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1500
Arkitektura
Dimentsioak1,3 (diametro) × 11 (altuera) m

Eraulgo artea Nafarroako Deierri udalerrian Eraul kontzejuan dagoen arte erraldoi bat da, Quercus ilex espeziekoa. 1991an Nafarroako Monumentu Naturala izendatua izan zen, eta hain zuzen ere, zerrendako lehenengo zuhaitza da.[1]

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraul herriko kaletatik ikusten da ekialdera 500 metrora, Abartzuzara doan pistan, San Pedro ermitako errebueltaren parean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitza 11 metro luze da eta 1,30 metro zabal enborreko diametroan. Nafarroako zuhaitz zaharrenetakoa da eta 500 urte baino gehiago ditu. "Gaztetxo" bat zen Gaztelak Nafarroa Garaia konkistatu zuenean. Aspaldiko enbor indartsutik hiru adar nagusi ateratzen ziren, orain dela 20-30 urte artean bi adartza zituen. Gaur egun bakarra geratzen zaio eta desoreka horren ondorioz enborra zabal eta hustua erabat zabalduta dago eta okertuta geratzen den adar nagusi horren aldera. Hala ere zutik eta sendo dirau.[2]

Audio-ipuina eta ilustrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraulgo artearen ilustrazioa (Deierri, 2022)

2022ko ekainaren 4an "Eraulgo artea" izeneko audio-ipuina[3] eta ilustrazioa[4] estreinatu ziren. Bai ipuina eta baita ilustrazioa ere Eraulgo artearen inguruan ardazten dira, eta protagonista ditu Patxo, Eraulgo haur bat, eta Basajaun.

"Aspaldi-aspaldian, urtxintxak Nafarroa mutur batetik bertzera lurra ukitu gabe gurutzatzen zuelarik, Eraul basoz inguraturik zen. Eta oihan haietan animalia anitz zegoen: untxiak, saguak, hontzak, erbiak, azeriak, otsoak… Herrikoek, hala ere, erraten zuten Basajauna ere bazela. Egia da ordura arte inork ez zuela ikusia; baina ilargi beteko gauetan —otsoak uluka hastean—, bertzelako orroak aditzen ziren, eta, guzien erranetan, Basajaunarenak bide ziren. Horregatik, ez zen inor basora bakarrik sartzen, are guttiago gauez."

Ipuina Ines Bengoa ipuin kontalariak sortu eta grabatu zuen, eta ilustrazioa Irati Fernandez ilustratzaileak. Ekimenaren bultzatzaileek, Deierriko udalak eta Irantzu euskara zerbitzuak, gurasoentzako aholku sorta[5] prestatu zuten ipuinari eta ilustrazioari are eta xuku gehiago ateratzeko, besteak beste ipuina artean bertan entzutea.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nafarroako Gobernuaren 165/1991 Foru Dekretua, 1991eko apirilaren 25ekoa, Nafarroako zenbait zuhaitz aparteko monumentu naturalizendatzekoa. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 6. zenbakia, 1991-05-17.
  2. Inaxio, Inaxio. (2010-10-19). «Eraulgo artea | Euskal-Herria.Org» luberri.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
  3. C.C. Montalban G.E. (Ayto. Yerri-Deierriko Udala). (2022-06-04). Eraulgo artea audio-ipuina. eranafarroa.eus, Deierriko Udala.
  4. C.C. Montalban G.E. (Ayto. Yerri-Deierriko Udala). (2022-06-04). Eraulgo Artea (ilustrazioa). eranafarroa.eus.
  5. [1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]