Eraztunen jauna: Boterearen eraztunak (2. denboraldia)
Eraztunen jauna: Boterearen eraztunak (2. denboraldia) | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Fantasia epikoa |
Zatiak | 8 |
Telesaila | Eraztunen jauna: Boterearen eraztunak |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 2024ko abuztuaren 29a |
Amaiera-data | 2024ko urriaren 3a |
Eraztunen jauna: Boterearen eraztunak telesaileko bigarren denboraldia 2024ko abuztuaren 24an estreinatu zuen mundu osoan Prime Video streaming plataformak; urriaren 3rako pantailaratuak zituen bere zortzi atalak, 62 eta 76 minutu artekoak.
Erdialdeko Lurraldearen Bigarren Aroaren gertakari nagusiak kontatzen ditu telesailak: Boterearen eraztunak sortzeko prozesua, Sauron jaun ilunaren azpijokoak eta Mordor bere lurraldearen sorrera, Numenor erreinu insularraren historia, eta elfoen eta gizakien arteko azken aliantza.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko azaroan eskatu zuten telesailaren bigarren denboraldia egitea, 2022ko urrian hasi ziren filmatzen[1], eta 2023ko ekainean bukatu zuten filmaketa. Lehen denboraldiko seigarren eta zazpigarren atalak zuzendu zituen Charlotte Brändström zuzendariak bigarren denboraldiko lau atal zuzendu zituen; eta Sanaa Hamri eta Louise Hooper zuzendariek, bertze bina[2]. Hala, bere zuzendari guztiak emakumeak izan ziren.
2. denboraldiko atalen laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ZBK. | IZENBURUA | ZUZENDARIA | GIDOILARIA | ESTREINALDIA | IRAUP. | ADINA |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Errege elfoak zeru azpian | Charlotte Brändström | Gennifer Hutchison | 2024ko abuztuaren 29a | 76 min. | 13+ |
Lehen denboraldia baino lehenagoko gertaera bat kontatzen zaigu bigarrenaren hasieran: Sauron jaun iluna orkoen aitzinera agertu da eta haien buru izan nahi duela adierazi; baina Adarrek ez du onartu eta hil egin du; itxuraz, bederen, bere espirituak ihes egitea lortu baitu, bai eta gizaki baten itxura hartu ere: Halbrand. Gogoratzekoa denez, Halbrandek elfoei lagundu zien lehenbiziko hiru eraztunak forjatzen. Harik eta benetan nor zen jakin zuten arte. Orain, Gil-galad elfoen errege nagusiak uste du ez dutela eraztunak Sauronen aurka erabiltzea bertze aukerarik izanen. Elrond bere heraldoa ez dago batere ados eta horregatik lapurtu ditu eraztunak, Cirdan elfoari eramateko. Cirdan Erdialdeko Lurraldeko elforik zaharrena eta jakintsuena da eta hasiera batean badirudi Elrond-i lagunduko diola, baina gero ikusi du eraztunak benetan bikainak direla eta Gil-Galad eta Galadrielekin batera adostu du bakoitzak eraztun bana janztea. Halaxe erdietsi dute elfoen boterea lehengoratzea. Bitartean, Arrotza gutxika-gutxika bere memoria berreskuratzen ari da eta Nori iletsuarekin batera Rhûn lurraldeko bidean dago, baina galdu egin dira. Bere aldetik, Halbrand Mordorrera joan da eta Adarri erran dio Sauron itzuli dela -baina benetan bera Sauron dela aipatu gabe- eta bere burua proposatu du eraztunak egiten dituzten Eregion erresuma elfikora joateko. Adar orkoen bere armada prestatzen ari da Sauronen aurka jotzeko. | ||||||
2 | Non izarrak arraroak baitira | Charlotte Brändström eta Louise Hooper | Jason Cahill | 2024ko abuztuaren 29a | 62 min. | 13+ |
Patuaren Mendiko etengabeko erupzioak lurrikara eragin du Khazad-dûm ipotxen erreinuan, haien azpiegiturak suntsitu, kanpoko argiaren sarguneak estali eta uztak zimeldu dituena. Hala ere, krisialdi bete-betean egon arren Durin III.a erregea eta haren semeak, Durin IV.a printzea, ez dira adiskidetu. Irudipen batea, Galadrielek Celebrimborren heriotza ikusi du eta, horregatik, Gil-galad erregeari eskatu dio Eregionera joaten uzteko. Honek baietz erran dio, baldin eta hara joateko konpainia Elrondek gidatzen badu; eta azken hau Cirdanek konbentzitu du, erranez hobe dela lagunak gidatzea abandonatzea baino. Rhûn-en, azti ilun batek zaldizko talde bat bidali du Arrotza harrapatzera. Baina honek bere ametsetatik ezaguna zuen makulu bat aurkitu du eta harea ekaitz bat sortuz zaldizkoak bidaltzea lortu du. Ekaitzak, baina, Nori eta Poppy ere urrundu ditu. Eregionen, Sauron Halbrand bezala agertu da eta Celebrimborrekin mintzatu arte handik ez dela mugituko adierazi du. Celebrimborrek ez du berarekin hitz egin nahi, horixe hitz eman baitzion Galadrieli. Hala ere, Celebrimborrek ez daki Halbrand Sauron dela, eta azkenean hurbildu zaio. Orduan, Halbrandek ziria sartu dio Celebrimborri eta benetan Annatar dela "aitortu" dio, Oparien Jauna, ipotxentzako eta gizonentzako botere eraztunak egiten eta Eraztunen Jauna izaten lagunduko dion Valar-eko mandataria. | ||||||
3 | Arranoa eta zetroa | Louise Hooper eta Charlotte Brändström | Helen Shang | 2024ko abuztuaren 29a | 66 min. | 13+ |
Uste izatekoa zen Patuaren Mendiko erupzioan hil zela Isildur, baina Berek bere zaldiak armiarma erraldoien habia batean aurkitu du, bai eta ihes egiten lagundu ere. Pelargir kolonia numenortarrerako bidean, Isildurrek Estrid izeneko neska ezagutu du, sekretuan Adarren marka daramana. Gizaki basati batzuek erasotu diete eta zaldia lapurtu, baina Arondir elfoak salbatu ditu. Arondir penatuta dago oso Bronwyn bere maitearen heriotzagatik eta haren seme Theo kontsolaten saiatzen da, baina honek ez du elfoarekin deus jakin nahi. Isildurri Berek berreskuratzen lagundu nahi dio, baina hori egiten ari dela, izaki ezezagun batzuek bera eta gizaki basatiak harrapatu dituzte. Numenorren, Isildurren arreba Eärien-ek jakinarazi du Miriel erregina palantir bat (kristalezko bola bat) erabiltzen aritu dela. Mirielen kontrako jarrera nagusitzen hasi da, eta bere koroatzean arrano handi bat agertu denez, seinaletzat jo dute batzuek, eta Mirielen ordez Pharazôn koroatu dute. Bitartean, Celebrimborrek eta Annatarrek mithril gehiago eskatu diete ipotxei, boterearen eraztun gehiago sortu ahal izateko. Annatarrek sortzen dien mesfidantza gorabehera, azkenean, eskaturikoa ematen diete. | ||||||
4 | Antzinakoa | Louise Hooper eta Sanaa Hamri | Glenise Mullins | 2024ko irailaren 5a | 65 min. | 13+ |
Elrond eta Galadriel Eregionera abiatu dira, elfoen konpainia txiki batekin, baina tximista batek (edo Sauronek) suntsituriko zubi bat iragaterik izan ez dutenez, bide zinez arriskutsuago bat hartu behar izan dute, erregeen hilerri den Tumuluen Muinoetatik pasatzen dena. Han konturatu dira elfoen erregeak Celebrimborri bidalitako mezularia ez zela bere helmugara ailegatu. Nori eta Poppyren bila ari dela, Arrotzak Tom Bonbadil izeneko gizon misteriotsu bat aurkitu du. Badirudi aztia dela eta Arrotzari erran dio bere ahalmenak erabiltzen ikasiko duela horretarako duina dela erakusten duelarik, eta abisua eman dio: Azti Ilunak eta Sauronek bat eginez gero ez da haiek gelditzeko modurik izanen. Bi neska iletsuek, berriz, iletsuen antzeko izaki batzuen herrixka bat aurkitu dute basamortuko arroila batean. "Sendoak" dira, iletsuen jatorri bera duten izaki txikiak, eta Nori eta Poppy babestu dituzte Azti Ilunak bidalitako zaldunengandik. Arondirrek jakin du Estrid gizaki basatia dela eta Adarren marka ezabatzen saiatu dela. Baina, harea mugikor batzuetan, Astridek Isildur eta Arondirren biziak salbatzen lagundu du, eta horrela berreskuratu du haien konfiantza. Hirurok elkarrekin aurre egin diete bi ents zuhaitz izakiri. Ents-ak haserre dira orkoek eta gizaki basatiek zuhaitz asko bota dituztelako. Arondirrek hitz eman die zuhaitzak babestuko dituela eta ents-ek preso hartu zituzten gizakiak askatu dituzte, haien artean Theo eta Hagen, Astriden senargaia. Tumuluetarren aurka borrokatu eta gero, elfoen konpainia txikikoek Adarren armada aurkitu dute, eta ikusi dute Eregionera ailegatzear dela. Galadrielek eraztuna eman dio Elrondi eta erran dio Lindonera itzultzeko, erregea abisatzera. Galadriel orkoen aurka borrokatu da, bera bakarrik, eta atxilotu dute. | ||||||
5 | Harrizko aretoak | Louise Hooper eta Sanaa Hamri | Nicholas Adams | 2024ko irailaren 12a | 61 min. | 13+ |
[Laburpena hemen idatzi] | ||||||
6 | Non dago bera? | Sanaa Hamri | Justin Doble | 2024ko irailaren 19a | 63 min. | 13+ |
[Laburpena hemen idatzi] | ||||||
7 | Hiltzera kondenatuak | Charlotte Brändström | J. D. Payne, Patrick McKay eta Justin Doble | 2024ko irailaren 26a | 72 min. | 13+ |
[Laburpena hemen idatzi] | ||||||
8 | Itzala eta garra | Charlotte Brändström | J. D. Payne eta Patrick McKay | 2024ko urriaren 3a | 73 min. | 13+ |
[Laburpena hemen idatzi] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Hibberd, James; Hibberd, James. (2022-10-03). «‘The Rings of Power’ Season 2 Starts Production in the U.K.» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
- ↑ (Ingelesez) Andreeva, Nellie. (2022-12-14). «‘The Lord Of The Rings: The Rings Of Power’ Sets All-Female Directing Team, Reveals Episode Count For Season 2» Deadline (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).