Erdarakadak (liburua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
'Erdarakadak: Euskaraz ongi mintzatzeko hiztegia. Zazpi probintzietako adibideak'
Datuak
Idazlea (1988)
Argitaratze-data1988
GeneroaHiztegia
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak365

Erdarakadak: Euskaraz ongi mintzatzeko hiztegia. Zazpi probintzietako adibideak Gotzon Garate hizkuntzalariak idatzi zuen erreferentziazko liburua da, 1988an Gero argitaletxearekin argitaratua.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdarakadak edo erdarek kutsatu eta eragindako euskarazko esamoldeak biltzen ditu, bai eta haien ordez erabili beharko genituzkeen esamolde jatorrak ere, baserrietan jasoak. Liburua hiztegi moduan prestatuta dago. Zeregin hartarako, Garate hogei urte ibili zen baserietan zuzeneko hizkera biltzen. Guztira zazpi probintzietako baserrietan egungo 50.000 adibide, esaldi eta esalmolde jaso zituen. Hiztegiaren sarrera bakoitzean lurralde bakoitzeko forma parekideak bildu zituen. Egileraren helburua hau zen: "Gaurko egunean gehien erabiltzen diren erdarakadak dira liburukoak. Molde berrien ordez tradiziozko, baserrietako moldeak ematen saiatu naiz"[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]