Edukira joan

Erdialdeko Atlantikoko dortsala

Koordenatuak: 38°28′00″N 28°24′00″W / 38.46667°N 28.4°W / 38.46667; -28.4
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erdialdeko Atlantikoko dortsala
Gizateriaren Ondare
Motageologia komunik gabeko mendi sistema eta Ozeano dortsal
Geografia
Map
Koordenatuak38°28′00″N 28°24′00″W / 38.46667°N 28.4°W / 38.46667; -28.4
Lurraldeko administrazio-erakundeItsas zabal
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Erdialdeko Atlantikoko dortsala Ozeano Atlantikoan, 87º Iparraldeko latitudetik (Ipar Polotik 333 kilometro inguru hegoaldera) Bouvet uharteraino (Antartikatik 1700 kilometro inguru iparraldera) hedatzen den ozeano dortsal bat da, Bouvet uhartean, Dortsal Atlantiko-Indikoa bihurtzen dena, handik ekialdera jarraitzen duelarik. Une horretan, mendebalderantz ere irekitzen da, Eskoziako dortsala eratzeko. Islandia iparraldean, dortsalak, Ozeano Artikoranzko bidea jarraitzen du. Ekuatorera iristen denean, mendilerroa, Fosa Romantxeak iparraldean eta hegoaldean banatzen du, estua bada ere, 7800 metroko sakoneraraino iristen da. Tokiren batzuetan, mendilerroko gailurrak itsasoaren mailatik gorago iristen dira, uharteak eratuz.

Erdialdeko Atlantikoko dortsalak Atlantikoa bi zatitan erdibitzen du bere luzeran. Bi arroetako bakoitza faila transbertsalek mugatzen dituzte, bigarren mailako arroak sortuz. Dortsalak ia Atlantikoaren luzera osoa hartzen ud, baina bi faila transformakor ditu bi lekutan: Romanche fosa ekuatoretik gertu eta Gibbsen Haustura Zona 53°N latitudean. Hondoan dagoen urarentzat harresi handi bat da dortsala, baina bi leku hauetan ura alde batetik bestera igaro daiteke, korronte sakonen bidez[1].

Dortsala inguruko hondo abisaletik 2-3 kilometro inguru altxatzen da, eta rift bailara luze bat da, Ipar Amerikako plaka eta Eurasiako plaka bereizten dituena Ipar Atlantikoan eta Hego Amerikako plaka eta Afrikako plaka Hego Atlantikoan. Dortsalak sumendi basaltikoak sortzen ditu Islandian, Eyjafjallajökull kasu, kuxin-labak ur sakonetan[2]. Uraren sakonera dortsalaren goiko aldean 2.700 metro ingurukoa da[3].

Beste bi dortsal perpendikularki elkartzen dira dortsalarekin: Azores-Gibraltar Faila Transformakorra, Nubiako plakaren eta Eurasiako plakaren arteko muga dena, Azoresko Puntu Hirukoitzean batzen dira, Azores mikroplakaren inguruan. Beste egitura lausoago bat, izenik gabekoa, Hego eta Ipar Amerikako plaken arteko loturan dago, Hamabost-Hogei Haustura Zonatik gertu elkartzen dena, 16°N inguruan[4].

Ikerketaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1870ean Challenger espedizioak gaur egun dortsal gisa ezagutzen dugunaren atalak aurkitu zituen:

« Uraren gainazaletik 1.900 fathom (3.500 metro) inguruko sakonerara altxatzen den mendilerro altxatu batek Ipar eta Hego Atlantikoko arroak zeharkatzen ditu hegoalderako norabide batean Farewell lurmuturretik, ziurrenik Gough uhartea bezain hegoaldera, gutxi gorabehera Mundu Zahar eta Berriaren kostaldeak markatuz.[5] »


Dortsalaren gainontzeko eremuak 1920ko hamarkadan aurkitu zituen Alemaniako Meteor espedizioa sonar moduko tresneriaren bidez. 1950ko hamarkadan egindako ikerketek itsas hondoaren hedapena eta plaken tektonika teoria nagusi gisa finkatzen lagundu zuten.

Kontserbazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dortsalaren zatirik handiena ur azpian badago ere, badaude hainbat sumendi uharte gisa azaleratzen direnak. Horietatik bederatzi Gizateriaren Ondare izendatu dira, euren balio geologikoagatik, eta lauk "Balio Unibertsal Paregabea" dutela esaten da, bere ezaugarri kultural eta naturalen ondorioz: Þingvellir, Islandia; Pico Uharteko mahastien kulturaren paisaia, Portugalen; Gough uhartea, Erresuma Batua; eta Brasilek Atlantikoan dituen Fernando de Noronha eta Atol das Rocas erreserbak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tyler, Paul A., ed. (2003). Ecosystems of the deep oceans. (1st ed. argitaraldia) Elsevier ISBN 978-0-444-82619-0. PMC ocm51568279. (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  2. «The Geological Society» www.geolsoc.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  3. Hsü, Kenneth J.. (1987). The Mediterranean was a desert: a voyage of the 'Glomar Challenger'. (1. paperback print. argitaraldia) Princeton Univ. Pr ISBN 978-0-691-02406-6. (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  4. DeMets, Charles; Gordon, Richard G.; Argus, Donald F.. (2010-04). «Geologically current plate motions» Geophysical Journal International 181 (1): 1–80.  doi:10.1111/j.1365-246x.2009.04491.x. ISSN 0956-540X. (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  5. Thomson, C. Wyville; Thomson, C. Wyville. (1878). The voyage of the "Challenger." The Atlantic; a preliminary account of the general results of the exploring voyage of H.M.S. "Challenger" during the year 1873 and the early part of the year 1876. Harper & Brothers (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]