Eremu urriko hizkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eremu urriko hizkuntza[1] herrialde edo lurralde batean biztanle gutxienek hitz egindako hizkuntza da. Hala ere, egoera gutxitu eta gutxietsian egon arren hizkuntza batek estatus ofiziala eduki dezake, euskarak lurraldearen zati batean duen moduan.

Europako Kartak horrela definitzen ditu "eskualdeko edo eremu urriko hizkuntzak": "Estatu baten barruan lurralde zehatz batean biztanle guztien artean kopuru txiki batek tradizionalki erabilitakoak dira, eta Estatuko mintzaira ofizialetatik desberdinak dira".

Mundu mailan, UNESCOk badauka hizkuntzetaz arduratzeko atal berezia, tartean mintzaira gutxitu eta arriskuan daudenekin jardtuen duena. Ildo honetatik, 2008a "Hizkuntzen nazioarteko urtea" izendatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Terminologia Banku Publikoa. Euskalterm (Noiz kontsultatua: 2010-02-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]