Erlijioa Espainian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Erlijioa Espainian (2016).[1]      Katolizismoa (67.8%)     Erlijiogabetasuna (18.4%)     Ateismoa (9.1%)     Erantzun gabekoak (2.5%)     Beste erlijioak (2.2%)

Katolizismoa Espainiako erlijiorik hedatuena da alde handiz. CISek egindako ikerketa baten arabera, 2016an espainiarren %68ak bere burua katolikotzat zuen, %2ak beste erlijiokotzat (nagusienak islam, protestantismo eta budismo izanda) eta %27ak ateo edo agnostikotzat.[1] Edonola ere, espainiar gehienak ez dira praktikatzaileak. Ikerketa beraren arabera, bere burua erlijiosotzat dutenen artean %59a ez da inoiz mezara joaten, %16a urtean zenbait alditan, %9a hilabetean zenbait alditan eta %15a ingandero eta sarriago.[1] Espainiar gehiengoa katolikoa bada ere, gehienek eta, batez ere, gazteenek ez dute Elizaren doktrina aintzat hartzen, adibidez ezkondu aurreko harremanak, sexu-joera edo kontrazepzio gaietan.[2][3] Era berean, parrokoen kopurua gutxitu egin da: 1975ean 24.300 eta 2005ean 19.307 ziren.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Centro de Investigaciones Sociológicas (2016ko uztaila) Barómetro de juio de 2016 26 or..
  2. Tarvainen, Sinikka (2004-09-26) Reforms anger Spanish church Dawn International.
  3. «Zapatero accused of rejecting religion» Worldwide Religious News 2004-10-15.
  4. Estadísticas de la Iglesia en España, 2005.


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.