Ernesto Martínez Sagarzazu
Ernesto Martínez Sagarzazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Vicente de la Sonsierra, 1947 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Palomares, 2010eko abuztuaren 17a (62/63 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria eta matematikaria |
Ernesto Martínez Sagarzazu (San Vicente de la Sonsierra, Errioxa, 1947 – Palomares, Araba, 2010eko abuztuaren 17a) Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko matematika saileko irakasle katedraduna izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingeniaritza tekniko ikasketak egin zituen Bilbon eta ikasketak amaitzean matematika klaseak ematen hasi zen.
Ernesto EHUko Matematika Aplikatuko saileko katedraduna zen. 2008an erretiroa hartu zuen. 2010eko abuztuaren 17an ezbeharra izan zuen Palomares mendian eta bertan hil zen 63 urte zituela.[1][2]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekuazio diferentzialak: Aplikazioak eta ariketak", 1994, ISBN 8486967635.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Coca, Jaione. (2010-08-19). «Muere despeñado en la sierra Cantabria un catedrático de la UPV» El Correo (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Illundain, Mikel. (2010-08-18). «Aparece el cadáver del catedrático de la UPV junto a su bastón en Álava» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).