Edukira joan

Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (Bilbo)

Koordenatuak: 43°15′44″N 2°56′54″W / 43.2622721°N 2.9483046°W / 43.2622721; -2.9483046
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko Ingeniariza Eskola (I. eraikina)(antzineko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
Euskal Herriko Unibertsitatea
D eraikina edo Torrontegi Ingeniarien Eskolaren aurrealdea.

Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′44″N 2°56′54″W / 43.2622721°N 2.9483046°W / 43.2622721; -2.9483046
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1897
Arkitektura
Webgune ofiziala

Bilboko Ingeniaritza Eskola, antzinako Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa Bilbon dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko ingeniaritzako goi-eskola da.

Gaur egun dagoen gunea 2016an finkatu zen, Ingeniaritzako Goi mailako Eskola teknikoaren (ETSI gazteleraz), Ingeniaritza tekniko industrialeko unibertsitate eskolaren (EUITI gazteleraz) eta beste hainbat eskolen bat-egitearen ondorioz.

Basurtu auzoan dago, Urkixo zumarkalearen amaieran, eta Meatzeen eta Herri Lanen Eskola Teknikoa. Bami eraikina, Termibus eta San Mames estadioaren alboan. Hala ere, gaur egungo kokalekua berria da, sortu zenetik beste hainbat tokitan egon baita.

Eskola honen hastapenak 1897 urtea badaude ere, gaur egungo eraikina 2016ko urtarrilaren 5ean hasi zen lanean Bilboko Ingeniaritza Eskola moduan. Zentro berri honek 2016tik gaur egunera arte, ordura arte martxan zeuden 4 zentro ezberdinetako instalazioak, langileak, ikasleak eta titulazioak biltzen ditu.

Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere fundazioaren lehen pausuak Bilboko Udaletxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, nahiz Maria Kristina Austriakoak dekretu bidez eman zituzten, azken hau 1897ko apirilaren 2an gauzatu zelarik, Errege Dekretu bidez.

1899an, batetik, lehen zuzendaria izango zen Darío Bacas ingeniaria izendatu zen, eta bestetik, lehen irakasleak aukeratu ziren. Horretaz gain, urte horretako azaroaren 2an kurtso hasierako ekitaldia egiten da lehen aldiz, eta kurtso horretan bertan 107 ikaslek ematen dute izena. Eskolako lehen promozioak 1904an amaitzen ditu ikasketak, eta 4 ikasle graduatzen dira orotara.

Ingeniaritza Tekniko Industrialeko unibertsitate Eskola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942ko maiatzaren 8an sortu zen, eta urte bereko abenduaren 7an hasi zen klaseak eskaintzen lehen aldiz, industrian kargu altuak zituzten langileen eskutik.

1944an hasi ziren irakasle katedratikoen izendapenarekin, zeina lehengoa marrazketakoa izan zen. Urtebetera best hainbat izendapen burutu ziren, hala nola, Fisika, Kimika edota Elektroteknia, beste hainbaten artean.

Klaseak arratsaldez eskaintzen ziren Ingeniaritza Eskolan, ez baitzuen eraikin propiorik. Hori dela eta, 1951ra arte guztiz lotuta egon ziren bi eskolak. Urte horretatik aurrera hasi ziren banaketaren lehen pausuak. Bertako lehen zuzendaria Ramón Losada izan zen. 1958an Ingeniaritza Eskolaren eraikina Industrialen Eskola Teknikoari eskaini zitzaion.

1964ko apirilaren 29an, Irakaspen Teknikoen Berrordenatzearen legearen bitartez Ingeniaritza Tekniko Industrialeko unibertsitate Eskola izena hartu zuen.

Obra Publikoetako eta Minaseko Ingeniaritza Teknikoen eskola unibertsitarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minaseko Kapatazeko eta Fakultatiboetako eskolan du sorrera, 1913an Bilbo sortua, Atxuri auzoan zehazki.

Garai hartan, meatzaritza ustapenetan, eta oro har industrian, izugarrizko beharra zegoen gaituak ziren langileen izugarrizko beharra zegoen, eta hain justu behar horri aurre egiteko helburuarekin sortu zen.

60ko hamarkadan, Barakaldora lekualdatu zen, eta 1972an unibertsitatera igarotzen da guztiz.

2000/01 ikasturtean Obra Publikoen ingeniaritza teknikoaren titulazioa sortzen da, zeinak gaurdaino iraun duen. 2012. urtean Barakaldotik Bilbora igaro zen.

Nautikaren eta uretako makinen goi eskola teknikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1739an ditu hastapenak goi eskola honek, Gernikako Biltzar Orokorrak Bilbon Nautikako Eskola bat ezarri behar zela adostu zuenean. Lehen zuzendaria Joseph Vicente Ybañez de la Rentería fragata-kapitain lekeitiarra izan zen, zeinak aurreko urtean, 1738an, «Zirkulu Nautiko Astronomiko Unibertsalaren Azalpena» lana argitaratu zuen.

Hastapenetan, Bilboko 2. irakaskuntza institutuaren lokaletan kokatzen zen, baina 1925an Deustura lekualdatu zuten, gaur egungo Botikazar institutua kokatzen den lekura, hain zuzen. 1968ra arte iraun zuen bertan, ondoren, gaur egun arte Portugaleten duen kokalekura lekualdatzeko.

Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) San Mames inguruan kokatzen da, futbol zelaiari itsatsita, eta EiTBren egoitza zein autobus geltokiaren (termibus) alboan. EHUren Campus Teknologikoan txertatuta dago BIE.

Atik Gra izendatutako hainbat eraikinek osatzen dute Ingeniaritza Eskola. Lehenak gaur egun A, D eta C bezala ezagututakoak izan ziren eraikitzen 1960an. Gerora, C, E, F eta G eraiki ziren.


Ikasketak eta titulazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graduko titulazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Zibileko Gradua
  • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Biomedikoko Gradua
  • Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
  • Industria Teknologiako Ingeniaritzako Gradua
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
  • Itsas Armadako Gradua
  • Nautika eta Itsas Garraioko Gradua

Graduondoko titulazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MASTERRAK:

  • Espazioko Zientzia eta Teknologiako Masterra
  • Proiektuen Zuzendaritzako Masterra
  • Kontrol, Automatizazio eta Robotikako Ingeniaritzako Masterra
  • Eraikuntza Ingeniaritzako Masterra
  • Material Aurreratuen Ingeniaritza Masterra
  • Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Masterra
  • Ingeniaritza Energetiko Iraunkorreko Masterra
  • Ingeniaritza Mekanikoko Masterra
  • Energia Berriztagarriak Sistema Elektrikoan Integratzeko Masterra
  • Industria, Garraio, Eraikuntza eta Hirigintzako Eraginkortasun Energetikoaren eta Jasangarritasunaren Ikerketa Masterra
  • Sistema Elektroniko Aurreratuetako Masterra
  • Erasmus Mundus Masterra Komunitate eta Hiri Adimendunetan (SMACC)
  • Erasmus Mundus Masterra Itsas Inguruneko Energia Berriztagarrietan (REM+)
  • Erasmus Mundus Masterra: Energia Biltegiratzeko eta Bihurtzeko Materialak (MESC+)
  • Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra
  • Unibertsitate Masterra: Industria Ingeniaritza
  • Itsas Masterra
  • Unibertsitate masterra: Nautika eta Itsas Garraioa

DOKTOREGO PROGRAMAK:

  • Eraginkortasun Energetikoan eta Jasangarritasunean doktoregoa: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Elektronika eta Telekomunikazioetako doktoregoa
  • Ingurumen Ingeniaritzako doktoregoa
  • Kontrol, Automatizazio eta Robotika Ingeniaritzako doktoregoa
  • Materialen eta Prozesu Jasangarrien Ingeniaritzako doktoregoa
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua
  • Ingeniaritza Fisikoko doktoregoa
  • Ingeniaritza Mekanikoko doktoregoa
  • Ingeniaritza Nautiko, Marina eta Itsas Irrati-elektronikako doktoregoa
  • Filosofia eta Letretan doktorea [Geografia eta Historia (Historia Garaikidea)]
  • Doktoregoa: Informazioaren Teknologiak eta Komunikazioak Sare Mugikorretan

Masterrak eta titulu propioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Industria Digitalean Aditua: Makina Erreminta eta Fabrikazio Aurreratua
  • Zibersegurtasuneko Etengabeko Prestakuntzako Masterra 4.0
  • Ekonomia Zirkularreko Etengabeko Prestakuntzako Masterra: Enpresan aplikatzea
  • Teknologia Aeronautikoetako Etengabeko Prestakuntzako Masterra
  • Hidrogenoaren Teknologien Etengabeko Prestakuntzako Masterra

Proiektuetan oinarritutako ikasketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graduko, graduondoko zein masterretako tituluez gain, hainbat proiektu jartzen ditu martxan urtero Ingeniaritza eskolak, jakintza zehatz baina sakonagoa eskuratzera begira. [1]

Horien artean daude, esaterako Formula Student Bizkaia[2], zeinetan esergailu bakarreko ibilgailu bat diseinatzen eta eraikitzen den, ondoren munduko beste hainbat unibertsitateetan ekoizten diren autoekin Silverstoneko eta Bartzelona-Kataluniako zirkuituetan lehiatzeko[3].

Beste hainbat ere badaude, hala nola Moto Student[4], Bisky Team[5], Guitar Stream[6] edota InnoBoat Bizkaia[7].

Euskara eta zientzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan euskararen egoera asko hobetu da, bereziki zentzu kuantitatibo batean; hau da, ikasgai gero eta gehiago euskaraz ere eskainiz. Gaur-gaurkoz, derrigorrezko ikasgaien %96.5 euskaraz eskaintzen dira[8]. Ordea, oraindik ezin da esan euskaraz ikasteko eskubidea osoa denik, gradu guztietan baitaude arazo ezberdinak eskubide hori gauzatzeko.

Zentzu horretan, erronka zientzia, teknologia, eta norabide horretan, ingeniaritza euskalduntzean egon da, ondoren horiek euskaraz ikasi ahal izateko; izan ere, euskaraz irakastera bidean zailtasun handienak jarri dituen oztopoa edukia euskaraz ez egotea eta ez ekoiztea izan da.

Bide horretan badira azpimarragarriak dira, beste hainbatekin batera, Martxel Ensunzak, J. Ramon Etxebarriak eta Jazinto Iturbek egindako lana, besteak beste, Udako Euskal Unibertsitatea bezalako espazioak sortuz eta sustatuz, euskara eta zientzia elkartzeko helburuarekin.

Martxen Ensunzari dagokionez, ekarpen handia egin du alfabetatze zientifikoa euskaratzen; hala nola, unitateak, eragiketak, formulak edota esamoldeak euskaraz nola idatzi eta irakurri behar ziren. Bide horretan, hainbat izan dira ekoitzitako liburuak, Alfabetatze zientifikoa: zenbakiak, unitateak, irakurketa, eragiketak, esamoldeak[9], edota Zientzia eta Teknikarako euskara: zenbait hizkuntza baliabide[10] esaterako.

Jose Ramon Etxebarria Bilbaori dagokionez, orokorrean zientzia, eta bereziki Fisikaren hainbat eremu euskaraz landu zitekeenaren ideiak bultzatuta, eremu horietako edukia euskaratzen eta euskaraz ekoizten egin dio ekarpena zientziari. Bestetik, edukitako ibilbide politikoa ere azpimarratzekoa da; izan ere, zientziaren eremutik aparte, euskararen zein beste aldarrikapen ugariren borroketan aritu baita[11].

Jazinto Iturbek ere ekarpen handia egin du, bereziki kimikaren inguruko edukiak euskaraz ekoitziz zein horiek euskaratuz. Lan horien artean dago, esaterako, Kimika orokorra I[12] eta Kimika orokorra ll[13] liburuak.

Aipatu moduan, Udako Euskal Unibertsitatea euskara eta eduki zientifiko-intelektuala elkartzeko ekimen garrantzitsua da. Horretarako, ikastaroak, liburu-argitalpenak, internet-zerbitzuak, kongresuak, profesionalen bilkurak eta graduondoko-ikasketak burutzen dira bertatik, eta udaz gain beste urte sasoietan ere antolatzen dira ikastaro zein jardunaldiak. Horretaz aparte, euskal komunitate zientifikoa ezagutarazteko eta trinkotzeko zenbait datu-base (Inguma, Artizarra...) eta foro (Ikergazte, Txiotesia...) ere eskaintzen ditu. Hainbat sari ere jaso ditu egindako lanagatik, Elkar saria[14] esaterako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «PBL's - Escuela de Ingeniería de Bilbao - EHU» Escuela de Ingeniería de Bilbao (kontsulta data: 2025-12-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Formula Student Bizkaia - Escuela de Ingeniería de Bilbao - EHU» Escuela de Ingeniería de Bilbao (kontsulta data: 2025-12-21).
  3. (Gaztelaniaz) «El proyecto Formula Student Bizkaia logra el primer puesto en diseño de vehículo autónomo en Silverstone» Bizkaia.eus (kontsulta data: 2025-12-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Moto Student - Escuela de Ingeniería de Bilbao - EHU» Escuela de Ingeniería de Bilbao (kontsulta data: 2025-12-21).
  5. (Gaztelaniaz) «Bisky - Escuela de Ingeniería de Bilbao - EHU» Escuela de Ingeniería de Bilbao (kontsulta data: 2025-12-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Guitar Stream - Escuela de Ingeniería de Bilbao - EHU» Escuela de Ingeniería de Bilbao (kontsulta data: 2025-12-21).
  7. (Gaztelaniaz) «Innoboat - Escuela de Ingeniería de Bilbao - EHU» Escuela de Ingeniería de Bilbao (kontsulta data: 2025-12-21).
  8. «Euskara Planak - Euskara - EHU» Euskara (kontsulta data: 2025-12-02).
  9. «Alfabetatze zientifikoa: zenbakiak, unitateak, irakurketa, eragiketak, esamoldeak» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-12-21).
  10. «Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena)» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-12-21).
  11. Bilbao, Jose Ramon Etxebarria. (2025-11-28). «Francoren diktadurapeko oroitzapen eta sentipenak» Berria (kontsulta data: 2025-12-21).
  12. «Kimika orokorra (2. argitalpena)» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-12-21).
  13. «Kimika orokorra II» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-12-21).
  14. A, J.. (2022-05-27). «Elhuyarrek eta UEUk jaso dute Ibilbideari Elkar Saria» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-12-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]