Ernst Haas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernst Haas

Bizitza
JaiotzaViena1921eko martxoaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Austria
HeriotzaNew York1986ko irailaren 12a (65 urte)
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, fotokazetaria, kazetaria, idazlea eta stock photographer (en) Itzuli
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak
KidetzaMagnum Photos

ernst-haas.com
IMDB: nm0351938 Discogs: 2243217 Edit the value on Wikidata

Ernst Haas (Viena, 1921eko martxoaren 2a - New York, 1986ko irailaren 12a) austriar argazkilaria izan zen. Bigarren Mundu Gerra ondorengo Vienan ekin zion argazkilaritzari. Suitzako DU astekariak gerrako presoen itzuleraz argitaratu zion erreportajeak (1947) bere garaiko argazkilari-kazetarien aitzindari bilakatu zuen. Paris eta New Yorkera jo zuelarik, Robert Capa argazkilari handia ezagutu eta Magnum agentziako kide egin zen (1949-1962). Life, Stern, Geo eta beste zenbait aldizkari ezagunetan argitaratu zituen argazkiak. New Yorkeko Arte Modernoko Museoko Family of Man erakusketa famatuan parte hartu zuen, beste zenbaiten artean. Ezaguna du, besteak beste, The Creation liburua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]