Ernst von Mansfeld

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ernst von Mansfeld
PeterErnstIIofMansfield02.jpg
Bizitza
Jaiotza Luxenburgo, 1580 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Alemania
Heriotza Rakovica, Ilidža Itzuli1626ko azaroaren 29a (45/46 urte)
Hobiratze lekua Bosnia-Herzegovina
Familia
Aita Peter Ernst I von Mansfeld-Vorderort
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Hogeita Hamar Urteko Gerra

Peter Ernst II. von Mansfeld kondea, Ernst von Mansfeld izenaz ezagunagoa (Luxenburgo, 1580 - Rakovitza, Bosnia, 1626ko azaroaren 29a) alemaniar militarra izan zen, Peter Ernst von Mansfeld kondearen ezkontzaz kanpoko semea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasikoa zela eta, ezin izan zuen aitaren oinordeko izan. Protestante egin eta, condottieri gisa, alemaniar printzeen alde borrokatu zen Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648). Frederiko V.a Palatinatuko hauteslearen alde borroka egin zuen Bohemian, baina galtzaile atera zen Mendi Zuriko guduan (1620). Hurrengo bi urteetan baina, Palatinatu Garaiaren eta Beherearen zerbitzura, garaile izan zen, eta Tilly buruzagi katolikoa menderatu zuen Wiesloch-en, 1622an. Ondoren, Mansfeld, bere aliatuekin batera, Herbehereen zerbitzura jarri zen; Espainiako gudarosteak menderatu zituen Fleuresen (1622) eta Frisiako ekialdea bereganatu zuen (1624). Gero, Danimarkako Kristian IV.aren alde egin zuen, baina Wallensteine austriarrak menderatu zuen Dessaun (1626). Handik gutxira hil zen, Veneziarako bidean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Walter Krüssmann: Ernst von Mansfeld (1580-1626); Grafensohn, Söldnerführer, Kriegsunternehmer gegen Habsburg im Dreißigjährigen Krieg. Berlin 2010 (Duncker & Humblot, Historische Forschungen, 94; Diss. Köln 2007); ISBN 978-3-428-13321-5.