Edukira joan

Erokomeri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erokomeri
Datuak
JatorriaAzpeitia (Gipuzkoa)
Musika motatrikitia
Urteak2014 - 2018
Taldekideak
Asier Aizpuru
Eider Iturralde
Josu Furundarena
maialen Bastida
Martin Altuna
Miren Cuerdo
Unai Olaizola
Badok: erokomeri Musikasten: erokomeri

Erokomeri trikiti musikako talde bat da, 2014ko abenduan Azpeitian (Gipuzkoa) sortua.

Taldea hiru azpeitiarrek, usurbildar batek eta lasartear batek osatua da, hasiera batean Arrasateko ingeniaritzako ikasleen jaian jotzeko helburuaz.[1] Erromeriaz erromeria aritu ondoren, 2017an beren lehenengo diskoa kaleratu zuten: Izan. Diskoa hamar abestiz osatuta dago, eta kolaborazioak ditu letra eta ahotsei dagokienez. Kolaboratzaileetako batzuk dira Ane Labaka, Mikel Etxaburu, Jon Gurrutxaga, Ekhine Eizagirre, Jose Mari Agirretxe, Aiora Zulaika.

  • Izan (2017, autoekoizpena)[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Azpeitiko Kultur Mahaia. (2015-07-09). «Erokomeri, "komeriaz betetako erromeria eroak"» Uztarria (Noiz kontsultatua: 2017-11-10).
  2. «Erokomeri» Badok euskal musikaren ataria (Noiz kontsultatua: 2017-11-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]