Aiora Zulaika
Aiora Zulaika | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aiora Zulaika Soroa |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1975eko urriaren 8a (49 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pailazoa eta aktorea |
Aiora Zulaika Soroa (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975eko urriaren 8a) Pirritx, Porrotx eta MariMotots taldeko pailazo da, Pirritx hain zuzen ere. Euskal Herritarrok alderdi politikoko Lasarte-Oriako zinegotzia izan zen eta egun Tolosan bizi da. Aiora, 23 urterekin sartu zen orduan Takolo, Pirritx eta Porrotx deitzen zen pailazo taldera eta 25 urte daramatza jada bertan. 20 disko eta antzezlan baino gehiago egin ditu pailazoekin eta horrez gain, filmak ere kaleratu dituzte.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aiorak txitatik izan du argi pailazo izan nahi zuela baina gaztetxotan arte ikasketetara jarri zen eta arte ederretako ikastetak ditu izatez. Horrez gain, Aiora betidanik egon izan da herri-mugimenduan murgilduta eta buelta horretan gurutzatu zen Takolo eta Porrotxekin; Lasarte-Orian 40 orduko maratoia egiten da 4 urtean behin eta bertan parte hartzen ezagutu zituen Agustin Mujika (Takolo) eta Joxe Mari Agirretxe (Porrotx). Maratoia amaitu eta Arte Ederren ikasketak medio, pailazo taldekoak berarekin harremanetan jarri ziren taldean lantxo batzuk egiteko eta Aiorak, nola ez, baiezkoa eman zuen. Hor hasi zen Aioraren ibilbidea pailazo modura.[2]
Lehenengo urtean, Izeba Maritxuren pertsonaia egiten zuen Aiorak baina Pirritxena egiten zuenak dagoeneko esana zuen beste bide batzuk hartuko zituela eta pixkanaka Aiora hasi zen Pirritxen frogak-eta egiten. Aldian-aldian ordezkatzen zuen orduko Pirritx (Ainhoa Beristain), azkenean berak utzi eta Aiorak Pirritxen pertsonaia hartu zuen arte. Ordutik, orain ezagutzen dugun Pirritx pailazoa da bera.[1]
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun oraindik ere Pirritx pailazoa izaten jarraitzen du baina horrez gain, irakasle ikasketetan dihardu HUEZIn. Haur hezkuntzako gradua ikasten ari da hain zuzen ere.
Pirritx eta Aiora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aiorak dioenez, Pirritx eta Aiora oso desberdinak dira. Hala ere, bere hitzetan, Aiorak bizitzen dituenak eragina du Pirritxengan eta alderantziz. Aiora ama izan denetik Pirritxek desberdin ikusten ditu haurrak esaterako, gero Pirritx bera ere ama izan den arren.[1]
Antzezlanak eta diskoak[3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baserrian (1998-1999)
- Plisti plasta (1999-2000)
- Parrandan (2000-2001)
- Aupa Kintxo! (2001-2002)
- Beti zuekin… Katxiporreta! (2002-2003)
- Poxpolin Marisorgin (2003-2004)
- Patata-patata! (2004-2005)
- Maite zaitut (2005-2006)
- Mari Motots (2006-2007)
- Eskerrik asko! (2007-2008)
- Piratak (2008-2009)
- Irrien Lagunak (2009-2010)
- Ongi etorri Pupu eta Lore (2010-2011)
- Zazpikoloroa (2011-2012)
- Sentitu, pentsatu, ekin! (2012-2013)
- Bizipoza (2013-2014)
- Txo MikMak txikia (2014-2015)
- Amalur / Euri tanta banintz (2015-2016)
- Tipi-tapa korrika / Haizearen herrira (2016-2017)
- Borobilean / Antzinako zuhaitza (2017-2018)
- Musua / Familia milakolore (2018-2019)
- Bizi dantza / Irri dantza (2019-2020)
- Amaren intxaurrak (2020-2021)
- Kuikui (2021-2022)
- Urteak bete, abenturak bizi! (2022-2023)
- Ez gara jaitsiko! (2023-2024)
Filmak[3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zatoz jolastera! (2000)
- Jolasen altxorra (2002)
- Ilargiaren sekretua (2004)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Sentitu, pentsatu, ekin!. Elkar eta Katxiporreta, 10-11 or..
- ↑ all_powerful_Oz. «Aiora Zulaika: "Sudur gorriak bizitza eman dit"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
- ↑ a b Pirritx, Porrotx eta MariMotots. 2020-05-14 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).