Erotofilia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erotofilia (grezierazko Ἔρως, eros, "maitasuna" eta filia, "zaletasuna") egoera hipotetiko baten aurrean bakoitzaren sexu erreakzioan oinarritzen den jarrera da. Jarrera eta prozedura erotofilikoetaz hitz egin dezakegu, prozedura erotofilikoak izateko, lehenik, jarrera erotofilikoak izan beharko genituela egia bada ere.

Fisher eta Hallek 1988an[1] landutako kontzeptua da. Bi autore hauek erotofiliaz -sexu estimuluen aurreko jarrera positiboa bezala- eta erotofobiaz -sexu estimuluen aurreko jarrera negatiboa bezala- hitz egiten dute, planteatuz bi hauek sexu estimuluen aurreko bakoitzaren jarrera eta, beraz, erreakzionatzeko modua bezala. Printzipioz pertsona kontserbadoreak jarrera erotofoboak izango lituzketela aurreirizten da, pertsona liberalak, ordea, jarrera erotofilikoagoak izango lituzketelarik, baina hau ez da arau mugiezin baten moduan hartu.

Pertsona erotofilikoek sexu estimuluen aurrean jarrera positiboak erakustea onura gehiago izan ditzake, izan ere, sexuarekin edota sexualitatearekin zerikusia duten informazio edo zerbitzuetara hurbiltzeko erraztasun handiagoak izango dituzte. Era berean, kalean izandako estimulu edo egoeren aurrean erantzun asertibo eta, beraz, eraginkorragoak emateko aukera izango dute, eta giza harremanak ere positiboagoa osatuko dituzte.

Erotofilia nerabezaroaren garaian azaltzen dela esan beharra dago. Garai honetan, nerabea estimulu hormonal handiak jasotzen duenez, bere interesak sexuarekiko handiak dira, eta handik abiatzen da bere interesa sexuarekin lotuta dauden gai guztiekin. Beste era batera esanda, nerabea ontzat hartzen du sexua eta sexuarekin lotutako gaiak. Horregatik ez da arraroa ikustea nerabe jakin batzuei, mutilak batik-bat, eduki sexualak duten materiala lortzeko helburuarekin, baina gaur egun Internet-a asko erraztu du kontu hori.

Dena dela, kontzeptu hau berria da nolabait. Ikertzen hasi zen garaian, hezkuntza erlijiosoa oraindik ohikoa zen eta autoritate erlijiosoak jazartzen zuten nerabeen jarrera batzuk baina, aldi berean, psikologoek txalotzen zuten jarrera hauek garapen emozionalaren alde sexuala kontuan hartzen zutelako. Haien ustetan, eta gaur egungo pentsaera berdina da, arriskutsuegia zen erotofiliaren kontrako jarreran erortzea: erotofobia. Erotofobia sexuarekiko jarrera negatibo guztiak biltzen dituen jarrera da. 600 pertsonen inguruan egin zen ikerketa baten arabera[erreferentzia behar] (13-43 urteko pertsonak) erotofiliaren beherakadak eragin nabari bat zuten gizonetan bai emakumeetan, %32a gizonetan eta %18a emakumeetan, eta gainera gizonak sexuarekiko onarpen sexuala emakumeena baino askoz handiagoa zela frogatu zen ere. Erotofilia erabiltzen da sexu terapietan, fantasia erotikoak bezala. Gobernu erakundeak bultzatzen eta bideratzen dute erotofilia osasun sexuala zaintzeko; sexualitate osasuntsu, libre eta taburik gabekoa gobernuen erakunde osasuntsuen helburu garrantzitsu bat da, gutxienez Europako herrialdeetan. Nerabeak erakartzera osasun sexual on horri beste helburu jakin bat da erakunde horientzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Attitudes Toward Sexuality Scale, Fisher, T D., and Hall, R. G.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]