Erradioekologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erradioekologia substantzia erradioaktiboen eragina naturan aztertzen duen ekologiaren adarra da. Beste gaien artean, substantzien migrazioan mekanismo desberdinek duten garrantzia eta kate trofikoek zein ekosistemek nola xurgatzen dituzten aztertzen du.

Erradioekologia ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erradioekologia ikerketek, besteak beste:

  • Lurreko lagin hautaketa egiten dute
  • Laborategiko esperimentuak egiten dituzte
  • Egoerak aurreikusteko simulazioak, aurreikusteko modeloak prestatzen dituzte

Lan interdisziplinarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erradioekologian mota askotako teknikak eta jakintzak erabiltzen dira, zientzia klasikoetakoak (fisika, kimika, matematika, biologia eta ekologia), babespen erradiologikoaren kontzeptu aplikatuekin batera. Ikerketa erradioekologikoek erradiazio dosien estimazioak egiteko eta kutsadura erradioaktiboaren ondorioak gizakiengan eta ingurumenean ebaluatzeko oinarriak ematen dituzte.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eric Hall (2006), Radiobiology for the Radiobiologist, Lippincott.
  • Whicker and Schultz (1982), Radioecology.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]