Edukira joan

Erratz (landarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau sendabelarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erratz (argipena)».
Erratz (landarea)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaSolanaceae
GeneroaRuscus
Espeziea Ruscus aculeatus
L., 1753

Erratza (Ruscus aculeatus) edo arkastsa,[1] Asparagazeoen familiako zuhaixka da, Eurasian jatorria duena. Sendabelarra, hemorroide eta barizeak sendatzeko erabiltzen dute[2].

Zuhaixka iraunkorra da. Haren hostoak 3-7 mm arteko pikortxoak dira. Hosto-itxurako atala zurtoinaren eraldaketa bat da, kladodioa, eta hor dago hostoa. Kladodioa arantza batean amaitzen da, eta ez du ilerik. Urria eta maiatz artean loratzen da.[1]

Erratza landare dioikoa da, hots, landare arrak eta landare emeak ale ezberdinetan banatuta topatuko ditugu. Emeek, fruitu gorriak izango dituzte, eta arrek, aldiz, ez dute fruiturik izango.[3]

2011ko otsailaren 23ko 37 zenbakidun EHAAn argitaratu zen Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan, landare hau jaso zen.[4]

Beste izen batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaerratz.[5] Oñatiko lau jaso dira: txakurrillarra, sorgin-itsuskixa (Ugaztegi), sorgin-otia (Ugaztegi) eta txakur-muturra.[6]

Ruscus aculeatus pagadian

Zuhaixka txiki bat da, 30 - 80 cm-ko altuerakoa, berde ilun kolorekoa, lurrazpiko errizomekin. Horietatik lore-zurtoin arrak edo emeak ateratzen dira. Bi kasuetan, bi zurtoin mota ditu: normalak leunak eta biribilduak dira; besteek, berriz, hosto faltsuak dituzte (filokladioak), 2-3 cm-ko luzera duten forma obo-lantzeolatuak eta punta zurrun eta zorrotz batekin amaituak. Benetako hostoak oso txikiak dira, normalean oharkabean pasatzen diren ezkaten antzekoak, axiletan agertzen dira eta 3 eta 4 mm arteko luzera dute. Landare guztiak egiten du fotosintesia, benetako hostoek izan ezik, horiek berehala askatzen baitira. Loreak txikiak, berdexkak edo moreak dira, eta erdian sei tepalo dituzte bi bertizilotan; emeak trikarpelarrak dira, obario superoarekin, eta; arrek, berriz, hiru estamine dituzte harizpietatik soldatuta, polinizazioa intsektuen bidez egiten da (entomogama); neguan eta udaberrian loratzen da; udazkenean eta neguan, berriz, landare emeetan, fruitua baia gorri gisa agertzen da, 10-12 mm-ko diametrokoa, bi hazirekin, eta landarearen berde ilunaren gainean nabarmendu egiten da; fruituak jaten dituzten animalien gorozkien bidez barreiatzen da (endozookora).

Banaketa eta habitata

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ilustrazioa

Jatorriz Eurasiakoa da eta Europan kontinentearen hegoaldean hazten da batez ere. Itsasoaren mailatik 1000 metroko altituderaino bizi da Europa erdialdeko eta Mediterraneoko oihanpeetan, Afrika iparraldean eta Asian ere aurkitzen dugun arren. Oinarrizko lurzoruak nahiago ditu, lehorrak eta emankorrak eta eremu ilunak. Artadien osagai bereizgarria da, Mediterraneoko durillorekin (Viburnum tinus) batera.

Erabilera sendagarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemorroide eta barizeen aurka erabiltzen da, osagai basokonstriktorea eta antiinflamatorioei esker. Kanpotik ematen da eta bere errizoma, sustraia eta hostoak erabiltzen dira.

Zelulitisa ere murrizten du, eta errutosidoa duenez, hanka barizedunei eta nekatuei laguntzen die; flebitisaren aurka ere laguntzen du, eta zirkulazioa hobetzen du.

Diuretiko ona da eta propietate febrifugoak ditu, gainera. Oso gomendagarria besikularen kalkuluen aurka, sukarrari laguntzen dio eta hezueriaren eta artritisaren aurka, azido urikoa kentzen laguntzen baitu, izerdi gehiago eraginez.

Tanino asko ditu, glukosidoak, erretxina, kaltzioa eta potasioa.

Kontraindikazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karelurretan hazten

Ez da hartu behar haurdunaldian edo edoskitzaroan. Honen baiak haurrek jaten badituzte, oka, beherakoa eta konbultsioak eragiten dizkie.

Beste erabilera batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde askotan, kolore berde iluneko eta fruitu gorri distiratsuko filokladiodun adarrak (hostoak diruditen zurtoin lauak) Gabonetako apaingarri gisa erabiltzen dira.[7] Erratza, bere trinkotasun gogorrari esker, “erratz” edo, hobeto esanda, “eskuila” moduan erabiltzen da, ardo-upelak hustu ondoren barrutik garbitzeko.

Ruscus aculeatus-en deskribapena, Carolus Linnaeusek (Carl von Linnék) egina, Species Plantarum 2:1041ean argitaratu zen, 1753an. [8]

Ruscus aculeatus-en (Asparagaceae familia) kromosoma kopurua eta taxon infraespezifikoak: 2n=40 (3) edo n=18; 2n=36. [9]

  • Ruscus parasiticus Gueldenst. (1787).
  • Ruscus aculeatus var. angustifolius Boiss. (1882).
  • Ruscus ponticus Woronow (1916).
  • Ruscus aculeatus f. pumilus Druce (1931).
  • Ruscus laxus Sm. 1797
  • Ruscus flexuosus Mill. 1768
  • Ruscus aculeatus subsp. laxus (Sm.) K.Richt. 1890
  • Oxymyrsine pungens Bubani [10]

Izen arrunta Erderetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniaz izen hauek jaso dira: Acebillo, acebo menor, acebo pequeño, achibarba, albernera, argallúa, arrayán, arrayán morisco, arrayán salvaje, arrayán silvestre, arriján brusco, bruco, brujo, brusay, brusco, brusco con aguijones, bruso, bucharreta, capio, capios, carrasco, carrasquilla, cegueras, chubarba, chumbarba, chumbarda, churbarba, chusbarba, cornicabra, escobina, escobizo, garapincho, garceran, gatzeran, gibalbeira, gilbarbera, hierba de los ratones, hoja de palma, jusbarba, jusbarda, lapiceros, mesquita, mirto de los judíos, orusco, palmas, pequeño acebo, ramo de las guindas, rascacú, rusco, ruscus, sardonera, sardonilla, vara de San José, varita de San José, verdenace, yusbarba, zaquemí, zaquenú. [11]

Frantsesez izan daiteke: fragon piquant, petit-houx, faux-houx, myrte épineux, épine de rat, buis piquant, housson, fragonnette, gringon, vergandier, houx-frelon oedo frelonette (Charente).

Eta Okzitanieraz: verdboisset o bois ponchut, bresegon, gaskoineraz. agreulon, agreulet, aruston, aruschon, auriston, aubriston, gresic[12] eta escanaclocas.[13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «GURE BASOAK - Erratza» www.basoak.eus (kontsulta data: 2025-12-21).
  2. Bouskela, Eliete; Cyrino, Fatima Z. G. A.; Marcelon, Gilbert. (1993). «Effects of Ruscus Extract on the Internal Diameter of Arterioles and Venules of the Hamster Cheek Pouch Microcirculation» Journal of Cardiovascular Pharmacology 22 (2): 221–4.  doi:10.1097/00005344-199308000-00008. PMID 7692161..
  3. Aranzadi. «| Aranzadi — Zientzia elkartea» Aranzadi (kontsulta data: 2025-12-21).
  4. «AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatzen da, eta testu bakarra onartzen» EHAA (Gasteiz) 37 2011ko otsailak 23.
  5. «Zumaiako hitz bereziak: TOLARE ERRATZ -» Zumaiaguka.eus (kontsulta data: 2025-12-21).
  6. «Erratza landarea -» Goiena.eus (kontsulta data: 2025-12-21).
  7. (Gaztelaniaz) Editorial. (2020-01-19). «Plantas para Navidad» Botanical-online (kontsulta data: 2025-12-21).
  8. «Ruscus aculeatus» Tropicos.
  9. Fernandes, A. (1930). «Etudes sur les chromosomes. III. Sur le nombre et la forme des chromosomes chez Amaryllis ...» Boletim da Sociedade Broteriana 2,6: 299-300..
  10. Sinonimoak Tela Botanica webgunean: https://www.tela-botanica.org/ ; Royal Botanic garden, KEW, Plantsn of tehe World Online webgunena: https://powo.science.kew.org/ eta The Plnat List webguena: http://www.theplantlist.org/tpl/record/kew-286704
  11. «Ruscus aculeatus» Madrilgo Errege Lorategi Botanikoa: Anthos proiektua..
  12. Millardet, Georges. (1910). ETUDES DE DIALECTOLOGIE LANDAISE LE DÉVELOPPEMENT DES PHONÈMES ADDITIONNELS. Tolosa (Okz.).
  13. (Okzitanieraz) «dicod'Òc - Recèrca» locongres.org (kontsulta data: 2025-12-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.