Errautsak
Errautsak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Igor Elortza, Unai Iturriaga, Ximun Fuchs, Ander Lipus, Manex Fuchs, Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo |
Sorrera-urtea | 2010 |
Argitaratze-data | 2010 |
Izenburua | Errautsak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ximun Fuchs |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma Le Petit Théâtre de Pain Dejabu Panpin Laborategia |
Historia | |
Jasotako sariak | |
youtube.com… |
Errautsak Igor Elortzak eta Unai Iturriagak 2010ean idatzi zuten eta Ximun Fuchsek zuzendu zuen antzerki-obra da. Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu panpin laborategia batu ziren antzezlan hau ekoizteko, aktore hauekin: Ximun Fuchs, Ander Lipus, Miren Gaztañaga, Manex Fuchs, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo.[1][2][3]
Obrak Donostia Antzerki Saria jaso zuen 2011an.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa.
Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.
Koadrilakoak 1970eko hamarkadan jaioak dira. Mundua aldatzear zela sinetsita zeudenengandik sortu ziren. Hautu gaitza, ordea, mundua aldatzea. Musikaz, borrokarako leloz, errepresioz, festaz eta orotariko drogaz inguratu zituen gaztaroak. Denboraren errotak egin zuen gainerakoa. XXI. mendea helduta, eta XX.eneko ametsen errautsak ziren. Artean, errautsotan noizbait surik izan zela sinestarazi nahi zieten beren buruei.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011: Donostia Saria, 2010ko Antzezlan Onena.[4][3]
- 2011: Txalo Saria, Azpeitiako XXVIII, Antzerki Txapelketan.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Egilaz, Itziar. (2010-10-30). «SUAK BIZIRIK DIRAU? ‘ERRAUTSAK’ ANTZEZLANAREN ESTREINALDIA» Deia (Deia) (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
- ↑ Errautsak (bideo osoa). Atedrama (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
- ↑ a b c «Errautsak» Euskal Kultur Erakundea (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ «‘Errautsak’ obrari eman diote Donostia Antzerki saria» Oarsoaldeko Hitza 2011-03-10 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Errautsak. antzezlanaren bideo osoa Artedrama 2019 Argia Multimedia.Youtube
- Errautsak antzezlanaren webgunea Artxibatua. Wayback Machine
- Errautsak antzezlana komunikabideetan Artxibatua. Wayback Machine
- 2010eko liburuak
- Ximun Fuchsek zuzendutako liburuak
- Ximun Fuchsek antzeztutako liburuak
- Ander Lipusek antzeztutako liburuak
- Manex Fuchsek antzeztutako liburuak
- Miren Gaztañagak antzeztutako liburuak
- Ainara Gurrutxagak antzeztutako liburuak
- Urko Redondok antzeztutako liburuak
- Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak ekoitzitako liburuak
- Le Petit Théâtre de Painek ekoitzitako liburuak
- Dejabu Panpin Laborategiak ekoitzitako liburuak
- Euskarazko antzezlanak