Erreakzio-abiadura

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erreakzio abiadura» orritik birbideratua)

Burdinaren oxidazioak oso erreakzio-abiadura txikia du. Prozesua geldoa da.
Erreakzio kimikoen abiadura ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.
Egurraren errekuntzak oso erreakzio-abiadura handia du. Prozesua azkarra da.

Kimikan, erreakzio-abiadura erreaktibo edo produktuen kontzentrazioan denborarekin ematen den aldaketa da. Bere ohiko unitatea da, non mol kantitatea den.

Erreakzio kimiko guztiak ez dira abiadura berean gertatzen; badira ia bat-batean gertatzen diren erreakzioak eta badira, kontrara, denbora luzea behar dutenak. Erreakzio-abiaduraz arduratzen den kimikaren atala zinetika kimikoa da[1]. Gainera, ingeniaritza kimikoan, enzimologian eta ingurumen-ingeniaritzan ere erabiltzen den kontzeptua da.

Zinetika kimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreakzioa gertatzeko, molekulen arteko talkak gertatu behar du; gainera, erreakzionatuko duten taldeek elkarrekin topo egin behar dute erreaktiboen eta produktuen arteko trantsiziozko egoera batean, eta talkaren energiak nahikoa handia izan behar du trantsiziozko egoera horretara heltzeko eta, hala, produktuak sortzeko. Hiru baldintza horiek batera betetzen direnean, erreakzioa azkarra da, eta, bestela, motelagoa.

Erreakzio baten abiadura bizkortzeko hainbat modu daude: katalizatzaileak erabiliz, tenperatura aldatuz, erreaktiboen kontzentrazioak aldatuz... Hidrogeno eta oxigeno gasak elkarrekin daudenean, giro-tenperaturan, ez da erreakziorik gertatzen, baina platino-hautsa gehitutakoan erreakzioa bortizki gertatzen da, leherketa baten moduan. Platinoaren gainean oxigenoa adsorbatzen da, eta oxigeno diatomikoaren atomoen arteko loturak ahuldu eta errazago erreakzionatzen du hidrogenoarekin, eta ura ematen du. Erreakzioaren bukaeran, platinoa hasieran bezala egongo da, hau da, berreskuratu egingo da[1].

Erreakzio-mekanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreakzio bat gertatzeko jarraitutako bideari erreakzioaren mekanismo esaten zaio, eta, zenbait kasutan, katalizatzaileak mekanismo horretan eragiten du[1].

Abiadura erreaktiboak desagertzeko abiadura moduan edo produktuak sortzeko abiadura moduan defini daiteke, hau da,

eta abiadura hori erreaktiboen kontzentrazioarekin lotuta egongo denez, oro har hau da abiadura-ekuazioa:

non abiadura-konstantea den, eta eta abiaduraren erreakzio-ordenak bi erreaktiboekiko.

Erreakzioa gertatzen hasten denean, erreaktiboen kontzentrazioak txikituz doaz pixkanaka, eta produktuenak, aldiz, handituz. Hortaz, produktuen arteko talkak ugarituz doaz, eta idatzita dagoenaren alderantzizko erreakzioa gerta daiteke. Beraz, erreakzioa idatzitako bi noranzkoetan gertatzen da, bakoitzean abiadura batez. Erreakzio zuzenaren abiadura txikituz doa pixkanaka, eta alderantzizkoarena handituz. Bi abiadurak berdindutakoan, itxuraz behintzat ez da erreakziorik gertatzen, eta erreakzioa orekara iritsi dela esaten da[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]