Errealismo platonikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrunta da errealismo platonikoa "idealismo platoniko" izenez gaizki izendatzea, ez nahastu. Egokia dena errealismo platonikoa da.
Errealismo platonikoa

Errealismo platonikoa Platon filosofo greziarrak, unibertsalen existentzia zela eta, errealismoaren inguruan zuen ideiari buruz hitz egiteko erabiltzen den termino filosofikoa da. Platon k.a. 427- k.a. 347 urteen bitartean bizi izan zen, lehenik Sokratesen ikasle eta aurrerago, Aristotelesen irakasle izateko.

Unibertsalen existentziaren inguruko Platonen errealismoa Errepublika lanean lantzen da bereziki, nahiz eta Fedón, Fedro, Menón eta Parménidesen ere agertzen den.

Unibertsalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Realismo platonikoan unibertsalen existentzia ez da normalean ulertzen dugun bezalakoa, hots, objektuen existentzia ez da modu berdinean ematen. Objektu fisikoek, izan ere, izaera metafisiko edo ultrafisikoa dute, hau da, errealitate sentsibleei dagokien ordenetik at kokatzen dira. Teoriaren gaineko begirada berriek espazioa-denbora kategoriak unibertsalekin alderatzea akats kategorikoa dela esanez, berdina adierazten dute.

Realismo platonikoak unibertsalak zentzu zabal eta abstraktuan existitzen direla dio, baina ez gorpuzdun objektu eta izaki bizidunekiko distantzia espazio-tenporalean. Hau honela, gizakiak ezin du, hautemate sentsorialen bidez, unibertsalekin kontaktuan egon; ez-sentsorialki hauteman edo ulertzeko gai da, ordea. Platonista moderno gehienek anbiguotasun potentziala unibertsalak existitzen direla beharrean, izan badirela esanez saihesten dute.

Unibertsalen teoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formak idealak dira termino orokorrei zentzua ematen dieten heinean. Hau da, gorritasun bezalako terminoa ulertzeko, realismo platonikoak formei erreferentzia egiten dioa dio. Gorritasuna aipatzean, bada, espazioaz eta denboraz haratago doan zerbaiti erreferentzia egiten diogula dirudi.

Formak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Platonek definituriko unibertsal bat ideia edo forma da. Nahiz eta realismo platonikoaren bertsio batzuek forma platonikoak jainkoaren gogamenean dauden ideiatzat jo, gehiengoek diote formak ez direla gogameneko entitateak. Hauek diotenez, alegia, formak prototipoak (eredu orijinalak) dira eta hauengandik sortzen dira kopiak diren objektu partikular, propiedade eta harremanak. Idea nozioak sortzen duen nahasteagatik filosofoek nahiago dute forma, ideia platoniko edo unibertsalez hitz egitea.  

Partikularrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Realismo platonikoan formek partikularrekin (objektu eta propiedadeen instantziak) dute zerikusia, partikularra bere formaren kopiatzat jotzen da. Honela, zerbaiten gorritasuna gorritasunaren formaren kopia litzake. Partehartzea formen eta partikularren arteko beste harreman mota bat da. Hau kontutan hartuz, partikularrek formetan parte hartzen dutela esaten da, eta era berean, formak partikularretan instantziatzen direla esaten da.

Platonen aburuz, forma batzuk ez dira instantziatuak, baina honek, ordea, ez du esan nahi formak instantziatuak izan ahal ezin direnik. Formak partikular anitzengatik izan daitezke instantziatuak, hau da, formek kopia asko izan ditzakete partikular askotan instantziatuz.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Planteamendu honi bi kritika egiten zaizkio nagusiki: inherentziari buruzkoa eta hautemate sentsorialik gabeko kontzeptuak sortzeko zailtasuna. Kritikak kritika, realismo platonikoak defentsore sutsuak ditu, bere arrakasta guztiz agortzen ez delarik.

Inherentziaren kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminoen erabilera eta zehaztasunetan oinarritzen da kritika hau gehienbat. Instantziazioa eta kopia terminoak ez omen daude ondo definiturik eta parte-hartzea eta inherentzia, era berean, ez omen dira oso kontzeptu argiak.

Hautemate sentsorialik gabeko kontzeptuen kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formen kritika bat kontzeptuen jatorria hautemate sentsorialik gabekoa delako da. Platonen ustez, kasu, gorritasunean pentsatzea gorritasunaren forman pentsatzea da. Honekin kritiko direnek, ordea, zalantzan jartzen dute ea denbora eta espazioaz haratago dagoen kontzeptua, hautemate sentsorialetik eratorria ez bada, nola sortua izan daitekeen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]