Errege Magoen erlijiozko antzerkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Errege Magoen erlijiozko antzerkia
[[Irudi:AutoReyesMagos.jpg|]]
Kodexen lehenengo orria.
Datuak
Generoa Antzezlan
Jatorrizko izenburua Auto de los Reyes Magos
Hizkuntza (Gaztelaniaz)
Herrialdea Toledo (Gaztela)

Errege Magoen erlijiozko antzerkia (gaztelaniaz: Auto de los Reyes Magos), baita ere Errege Magoen Adorazioa bezala ezaguna, XII. mende inguruko antzezlana da. Kodexa Felipe Fernández Vallejo apaizak Toledoko katedraleko kapituluaren liburutegian aurki zuen eta egun Espainiako Liburutegi Nazionalean gordetzen da.[1] Izenburua Ramón Menéndez Pidal filologoak 1900. urtean jarri zion. Gaztelako eta Espainiako lehen antzezlan bezala onartua dago.[2] Albaceteko Vianos herrian urtero urtarrilaren 6an bertsio sinplikatua antzezten da.

Testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlan osoa ez da gordetzen, 147 bertso inguru bakarrik. Metrika aldetik polimetrikoak dira. Testua jarraian idatzia dago, hitz laua izango balitz bezala; ondorioz, ez da erraza errege bakoitzak esaten duena bereizi egitea zeren eta grafikoki ez dira markatzen. Testu berean beste motatako Bibliaren inguruko komentarioak jaso ziren.

Egilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lana idatzi zuen egilearei buruzko informazioa ez dago. Bakarrik testutik beretik atera daitekeen informazioa dago. Horren arabera eta hizkuntzaren ezaugarrien arabera, Frantziatik Toledora joan zen idazle batez pentsatu da. Garai hartan elizgizon asko joan ziren hiri horretara eta hau horietako bat izan zitekeen. Dena dela, nabaria da jende guztiarentzat ulergarria izango zen testua egiteko asmoa. [3]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testuan jasotzen diren gertaerak Errege Magoek Herodesi egin zioten bisita da. Tradizionalki, nahiz eta horrelako markak ez izan, bos eszena bereizten dira:

  • Lehenengoan erregeek norberak bere bakarrizketa egiten du. Hirurak simetrikoak dira. Erregeek izar berria aurkituez gero haren esanahietaz hitz egiten dute.
  • Bigarrenean eramango duten opariak erabakitzen dituzte eta horiek haurrari buruz zer adieraziko dute.
  • Hirugarrenean Herodesen jauregira doaz eta berarekin hizt egiten dute. Herodesek ere haurra bisitatu behar duela dio.
  • Laugarrean Hrodesen bakarrizketa jasotzen da. Herodesek jakintsuak deitzen ditu haurrari buruz informazio gehiago biltzeko.
  • Bosgarrenean Herodesek jakintsuekin eztabaidatzen du. Hemen lana moztu egiten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]