Errege patronatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santo Domingoko katedrala, Dominikar Errepublika

Errege patronatua (edo Patronatu Eskubidea), aita santuek Espainia eta Portugaleko erregeei eman zizkieten pribilegioak ziren, hauek, Amerikan, ebangelizazioa eta Eliza Katolikoren ezarpena laguntzearen truke. Romanus Pontifex (1455) eta Inter Caetera (1456) buldetatik eratorri zen Portugalen onurarako emanak herrialde honen ibilbide atlantikoetan eta Alexandroar buldetatik, 1493an igorriak, Amerikaren aurkikuntzaren ondoren, Errege Katolikoek eskatuta. Errege patronatua edo indianoa Espainiar monarkiarentzat Julio II.a aita santuak baieztatu zuen 1508an.

Patronatu indianoa

Eliza zuzentzeko monarkaran botereak gehituz joan ziren denboraren igaroan. 1539an, Karlos I.a Espainiakoa enperadoreak, apezpikuek Aulki Santuari egin beharreko eskakizunak bere eskutik igarotzea esigitu zuen, aita santuaren dokumentuei errege baimena ezarriz beteak izan zitezen. 1574an, Indietako patronatua edo errege patronatu indianoa izeneko Errege Zedula igorri zen, instituzioa finkatu zuena. Bertan, errege baimenpean, elizen, katedralen, komentuen eta ospitaleen eraikuntza, apezpikutzak, artzapezpikutzak, duintasunak, onurak eta beste eliza kargu batzuk ematea geratzen zen. Prelatuek, egiten zuten guztiaren berri eman behar zioten erregeari. Apaizgoak emateko, apezpikuak lehiaketara deitu behar zuen, eta, aukeratutako hautagaietatik, autoritate zibilaren aurrean bi aurkeztu behar zituen, honek erabaki zezan. Gainera, artzapezpikuek Aulki Santura eginiko Ad límina Apostolorum bisitaren dispentsa lortu zen, apezpikuen korrespondentzia Indietako Kontseiluen begiraletzaren mende jarri zen, probintzia kontzilioak, erregeorde eta presidenteen zaintzapean egin behar ziren, komentuak edo etxe erlijiosoak eraikitzeko, erregeari, fundazio, hazienda eta tokiko erlijiosoen zenbatekoari buruzko txostena bidali behar zitzaion eta erregearen onespenaren zain egon, goiko erregular bakar batek ere ezingo zuen bere lana egin erregearen baimena jaso gabe, komentuko bizitzaren zaintza agindu zen, bere betebeharrak betetzen ez dituzten eklesiastikoak zigortuz. Errege Auzitegia epaimahaian bihurtzen da, lehen instantzian, elizako gatazkak konpontzeko. Azkenik, elkarte erlijioso batzuei, Frantziskotar ordenari kasu Amerikarako bikario Apostolikoaren irudia inposatu zitzaien, goiko botere orokorra mugatzen zuena.

Errege patronatuak Elizak misiolari asko izatea, baliabide ekonomikoak eta finantzarioak izatea eta, batez ere, bere mugikortasuna eta zabalkuntza erraztea ahalbidetu zuen. Dena dela, aita santuaren perspektibarako hain onuragarriak izan ez ziren beste ondorio batzuk ere izan zituen, eliza erregearen boterearen mende egotea adibidez, Erromaren isolamendua eta diziplina erlijioso eta eklesiastikoaren erlaxatzea, apezpiku eta goiko erlijiosoen autoritatea ahuldu zenez.

Encomienda bezalako instituzioek, eta titulu justuak bezalako eztabaidek, argi uzten dute zein zen, domeinu kolonialerako justifikapen erlijiosoaren benetako garrantzia. Hispaniar Monarkiak Elizarengan zuen kontrola, ez bakarrik Amerikan, baizik eta baita Penintsulan ere (apezpikuen aurkezpena, Gurutzada bulda, ordena militarrei buruzko kontrola eta Inkisizioa) inbidiak sortzen zituen Erreforma Protestantea bezalako mugimenduak arrotz egiten ez zitzaizkien beste europar monarkia batzuetan, edo, Frantzia katolikoan, galikanismoa eta erregalismoa.

Borbondar dinastiapean, eta ideia liberal berrien ondorio bezala, espainiar legelarien artean, doktrina berri bat agertu zen: patronatua eta Eliza estatuaren mende egotea ez zetozen Aulki Santuaren emate batetatik, baizik eta erregearen subirautzarekin lotua zegoen eskubide baten emaitza bat zen. Doktrina hau, Espainian mantendua, XIX. mendearen hasieran independizaturiko estatu gazteek deitu zuten, Eliza Katolikoarenganako patronatu eskubidea euren lurraldeen barnean erreserbatu zutenak.