Errekortari lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errekortari lehiaketa
Jatorria
Ezaugarriak

Errekortari lehiaketak dira errekorte ariketak eta akrobazia zenbait egiten diren tauromakiako ikuskizun batzuk, zeinetan zezena ez den hiltzen.

Historian zehar, errekortarien akrobaziak Antzinako Greziako tauromakia irudietan ikus daitezke; halaber, ospetsuak dira Francisco de Goyak errekortarien artaziak erakutsiz egin zituen grabatuak XIX. mendearen hasieran, zezenketa nagusitzen ari zen unean. Euskal Herrian ere, errekortariak zezen-ikuskizun tradizionalak izan dira, batez ere Nafarroan[1][2]; esaterako, El Estudiante de Faltzes eta Martintxo ezizenez ezagunak ziren Apiñañi anaiak errekortari ospetsuak izan ziren. Egun, errekortarien ikuskizunak Gaskoinian, non gaskoien kirol tradizionala den, eta Espainian egiten dira bereziki.

Euskal Herrian, bereziki, erlazioa duten soka-muturrak eta batez ere uztai lehiaketak ere egiten dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Los toros en las fiestas - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  2. Gran Enciclopedia de Navarra | TOROS. (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]