Errepublikaren Kultura Zentroa

Koordenatuak: 25°16′47″S 57°38′01″W / 25.279756°S 57.633672°W / -25.279756; -57.633672
Wikipedia, Entziklopedia askea
Errepublikaren Kultura Zentroa
Kokapena
Estatu burujabe Paraguai
Hiriburu barrutiHiriburu Barrutia
HiriaAsuncion
Koordenatuak25°16′47″S 57°38′01″W / 25.279756°S 57.633672°W / -25.279756; -57.633672
Map
Arkitektura
ArkitektoaPascual Urdapilleta

Errepublikaren Kultura Zentroa (gaztelaniaz: Centro Cultural de la República), Asuncióngo Kabildoa (gaztelaniaz: El Cabildo de Asunción) izenez ere ezaguna, Paraguaiko Asunción hiriburuan dagoen eraikina da, behiala Asuncióngo Kabildoaren egoitza izan zena. 2004ko maiatzaren 14az geroztik Paraguaiko Errepublikaren kontzientzia eta oroimen historikoa indartzea helburu duen kultura zentroa da.

Kabildoa 1541eko irailaren 16an eraiki zen Domingo Martínez de Irala gobernadorearen aginduz. Kabildoa udal ordezkarien ganbera izan ohi zen. Herritarrek gaitasun handieneko ordezkariak hautatzen zituzten herria ordezka zezaten.[1]

Kabildoak 1824. urtera arte iraun zuen, José Gaspar Rodríguez de Franciak deuseztatu zuenean. Ondoren Kongresu Nazionalaren egoitza izan zen.[1]

1844an, ordea, eraikina berreraikitzeari ekin zioten, gaur egungo eraikinaren berreraikitze eta diseinu-lanak Pascual Urdapilleta bizkaitar arkitektoak egin zituela, Carlos Antonio López Paraguaiko presidentearen agintaldian (1844-1862).[1]

Errepublikaren Kultura Zentroa - Kabildoaren Museoa (gaztelaniaz: Centro Cultural de la República – Museo Cabildo) 2004ko maiatzaren 14an inauguratu zen Carlos Mateo Balmelli Kongresu Nazionalaren presidentearen ekimenez.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) «El Cabildo de Asunción – Obra Patrimonial de la Cultura Guaraní» Aia 2018-12-03 (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]