Pascual Urdapilleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pascual Urdapilleta
Bizitza
JaiotzaAsuncion1780ko maiatzaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaAsuncion1852ko azaroaren 3a (72 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Pascual Urdapilleta Gutiérrez (Zalla, Bizkaia, 1780ko maiatzaren 17a - Asunción, Paraguai, 1856ko irailaren 30a) bizkaitar militarra eta arkitektoa izan zen. Tacuaríko guduko heroietako bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zallan jaio zen 1780ko maiatzaren 17an. Gurasoak, José Urdapilleta Gastaka eta Francisco Gutiérrez Ruiz de Somorcurio zituen.

Belgranoren aurka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1808ko abenduan iritsi zen Paraguaira. 1810eko uztailaren 24an Kongresu Orokorreko 200 partaideetako bat izan zen, zeinean erabaki zen Erregeordealdi Kontseiluari esanekotasuna zin egitea eta Buenos Airesko Behin Behineko Batzarrarekin adiskidetasuna eta posta-trukea mantentzea.

1810eko irailean, Manuel Belgrano Río de la Platako Probintzien Behin Behineko Gobernu Batzarraren buruzagi militarrak Paraguaiko kanpaina abian jarri zuen, zeinean soldadu-espedizio bat bidali zuen Paraguaiko probintzia indarrez hartzera eta bere esanetara jartzera. 1811ko urtarrilaren 19an Paraguaríko gudua hasi zen Rio de la Platako eta Paraguaiko soldaduen artean. Galtzen ari zirela ikusita, Belgranok atzera egin zuen hegoaldera bere soldaduekin batera. Erretretan Paraguaiko soldaduak jazarri zitzaizkien. Paraguaiko Cabañas koronelak errefortzuak eskatu zituen Río de la Platakoak mendean hartzeko. 1811ko martxoaren 7an Pascual Urdapilleta iritsi zen Tacuaríra, artilleria-komandante karguan. 1811ko martxoaren 9an Tacuaríko gudua hasi zen. Berriz ere Río de la Platako espedizioa galtzen ari zela ikusita, Manuel Belgranok amore eman zuen. Errendizioaren ondorioz, Manuel Belgrano Paraguaitik alde egitera behartu zuten, kanpaina militarra amaitutzat emanez.

Paraguaiko independentziaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paraguaiko independentziaren ondoren, Urdapilletari kargu militarrak izatea galarazi zioten atzerritarra izateagatik. Hori dela eta, ibilbide militarrean ikasi zuen arkitekto-lanetan hasi zen.

Bere seme adingabe Jose Vicentek Benito Pintos arotza hil zuen ezbehar batean. Ondorioz epaitu egin zuten. Epaiketak José Gaspar Rodríguez de Francia Paraguaiko diktadorearen babesa zuen eta auzitegiak José Vicente semea, Pascual aita eta Mariano Molas abokatua konfiskatze-isuna ordaintzera zigortu zituen. Diktadorea hil zenean atxilo jarraitzen zuten, 1841ean Carlos Antonio López presidenteak aske utzi zituen arte.

Aske geratu zenean hiriburuan hirigintza-lanei ekin zien. Horretan zebilela, Paraguaiko Gobernuak justifikaziorik gabe kaleratu zuen.

1844ko abenduan Pascual Urdapilletak paraguaitar hiritartasuna eskatu zuen, baina 1845eko otsailaren 25ean Carlos Antonio López presidenteak eskaerari ezezkoa eman zion.

1856ko irailaren 30ean hil zen Asunciónen, Paraguain. Asuncióngo Recoleta hilerrian ehortzirik dago eta hiriburuko hiribide batek bere izena darama, bere omenez.

Arkitektura-lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]