Erretratu literario

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erretratu literarioa edo potret literarioa hitzen bidez behatzaile batek egindako pertsona edo pertsonaia baten deskripzioa da. Erretratuan pertsonalitatearen edo itxura fisikoaren elementuak aukeratzen ditu; horiei ezaugarriak lotzen ditu. Erretratuak pertsonaia erreala, ikusgarria, hurbila bihurtzen digu.[1] Kontzeptua, antza, margolaritzatik hartua izan da. Lehenengo erretratuak literaturan antzinaroan agertzen dira, Tito Livio eta Kornelio Tazitoren eskutik. rosa zein bertsoz egin daiteke, pertsona errealei zein asmatutako pertsonaiei buruz. Egileak bere buruaren erretratua egiten duenean, autoerretratua da.

Erretratu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretratu desberdinak egin daitezke:

  • gorputzaren atal batena
  • gorputz osoarena
  • gorputza jarrera zehatz batean
  • deskriba daiteke janzkera
  • itxura eta pertsonalitatearen arteko loturak azaldu daitezke
  • pertsonaia inguruarekin lotu daiteke

Orokorrean, bi erretratu-modalitate bereizi egiten da:[2]

  • Prosopografia, kanpotik, ikusten denetik egiten den deskripzioa
  • Etopeia, pertsona baten moraltasun eta nortasun-bereizgarriak deskribatzen ditu

Adibidez, "Zakur handia (prosopografia) eta leiala (etopeia) da".

Bi ikuspuntu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Objektiboa: deskribatzaileak bakarrik ikusten duena azaltzen du, emozioak edo iritziak azaldu gabe.
  • Subjektiboa: deskribatzaileak berarengan pertsonaiak sortzen dituen inpresioak azaltzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]