Edukira joan

Etopeia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Etopeia pertsona baten moraltasun eta nortasun-bereizgarriak deskribatzen dituen figura erretorikoa da.

Hainbat modu daude pertsona bat deskribatzeko, bere itxura fisikoari erreparatuz, prosopografia, edo bere nortasunari erreparatuz: etopeia.

Etopeia hitza “Ethos” hitzetik dator. Grezierazko hitz bat da eta ohitura esan nahi du. Etikaren eta porco hitzaren oinarria da. Porco hitz greziarrak zerbait deskribatzea esan nahi du; aitzinean jarduera etikoak deskribatzeko erabiltzen zen.

Adibidea:

("Joanes artzaia"; eleberriko protagonistaren deskripzioa)
"Etzan Joanes jakituri andikoa, baña bai asko ikusia, ta asko ikusi duan gizonak beti daki zerbait, eta sarri jakintsu usteko askok baño geiago.
Bazekian non ta noiz jaiotzen ziran gibelurdiñik gozoenak eta zeiñ tokitan zeuden kamamilla, belatšeta, karraskilla ta beste orrelako belar mota gizonarentzat osasungarriak.
Bazekian non idoroko zituan artaldearentzat bear ziran janaririk on ta egokienak.
Bazekian nola sendatu bear ziran beor, bei ta ardien zauri ta gaišotasun ezagutuenak.
Bazekizkian baso guztietako laster bideak eta bost ordu bide inguruko arkaitz zulo ta aterpe denak.
[...]
Kristoren legea zan Joanesen argia ta argi orretan ikusten zituan kupidaz, gizonen argaltasun ta ibilbide okerrak".
Txomin Agirre. Garoa (eleberria).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]