Errioxako ilustreen iturria
Errioxako ilustreen iturria | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Errioxa |
Errioxako udalerri | Logroño |
Koordenatuak | 42°27′53″N 2°27′18″W / 42.464763°N 2.454984°W |
Errioxako ilustreen iturria (gaztelaniaz: Fuente de los Riojanos Ilustres) Errioxako Logroño hiriburuan dagoen iturria da. Gran Vía etorbidearen amaieran dago eta Errioxako historian garrantzitsuak izan diren 8 pertsonaren eskulturak ditu.
Eskulturak kanporantz begira daudenez La fuente de las espaldas mojadas ("bizkar bustien iturria") ezizenaz ere ezagutzen da[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999ko otsailaren 19an inauguratu zen "Logroño en el siglo XX" kanpainaren barruan. Alejandro Rubio Dalmati eta Alejandro Narvaiza Rubio eskultoreak izan ziren iturriko estatuen egileak, osaba eta iloba direnak[2].
Eskulturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudia | Izena | Deskribapena | Garrantzia |
---|---|---|---|
Kintiliano
(K.o. 35-95) |
Toga eta pergaminoa ditu | I. mendean jaio zen Calahorran. Abokatua, irakaslea eta erretorikoa izan zen. | |
Gartzia IV.a Santxitz
(1012-1054) |
Koroa buruan, kapa bizkarrean eta txori bat du ezkerreko eskuan | Naiaran ezarri zuen Nafarroako Erresumaren egoitza eta hainbat monasterio sortu zituen; San Millan de Yusokoa eta Naiarako Andre Maria Erreginarena. | |
Gonzalo de Berceo
(1198-1264) |
Monje jantzita eta liburua eskuan | Gazteleraz idatzi zuen aurreneko poeta izan zen | |
Pedro del Castillo
(1521-1569) |
Armadura eta kaskoa ditu eta eskuan dokumentua | Argentinan dagoen Mendoza hiria fundatu zuen. | |
Juan Fernández de Navarrete "Mutua"
(1526-1579) |
Pizkundeko janzkera eta margolarien paleta eskuan | Filipe II.aren kamara margolaria izan zen. | |
Ensenadako markesa (1702-1781) | Almirantze jantzita eta itsasontzi bat eskuan | Espainiako Itsas Armadako ministroa izan zen | |
Fausto Elhuyar
(1755-1833) |
Lepoko zabaldun berokia, zapia lepoan eta laborategiko ontzi bat du | Wolframioaren asmatzailea izan zen Juan Jose anaiarekin batera. | |
Julio Rey Pastor
(1888-1962) |
Toga eta pajarita daramatza eta matematikazko liburu bat du | Analisi matematikoaren katedra lortu zuen 1913an |
Emakumezkoen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak baino agertzen ez diren iturria izanik polemika iturri ere izan da eta proposamen gisa Emakumezko errioxar ilustreen zerrenda ere egin da:[4]
- Santa Áurea (1042-1069), Santu kristaua
- Lucrecia Arana (1871-1927), Zarzuela abeslaria
- María de la O Lejárraga (1874-1974), idazle feminista
- María Teresa León (1903-1988), 27ko belaunaldiko idazlea
- Maria Teresa Gil de Gárate (1906-1985), irakaslea
- Lola Rodríguez Aragón (1919-1984), abeslaria
- Aurora Infante (1933-1992), dantzaria
- Carmen Medrano (1950-1979), abeslaria
- Mayte Mateos (1951-), abeslaria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Los Ilustres Riojanos» La Rioja 2018-11-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fuente de los riojanos ilustres» LA CALLE ES UN MUSEO (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fuente de los Riojanos Ilustres - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Riojanas ilustres, un segundo plano en la historia» Rioja2.com 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).