Erruki (erlijioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errukiaren eginbeharrak XVII. mendeko margo batean.

Errukia, gupida edo urrikalmendua erlijio-tradizio nagusietan bertute handienen artean dago. Etimologiari dagokionez, latinezko misere (behar gorria) eta cordis (bihotza) hitzetatik dator, hau da bihotz solidarioa eduki behartsuenentzat. Baita ere merces latinezko hitzetik, "ordaina". Kontzeptu zabala da eta baren hartzen ditu borondate ona edo onginahia, barkamena eta adeitasuna.

Lastimarekin ez da nahastu behar.

Kristautasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korintoarrei Bigarren Gutunean, Bibliako pasarte batean, Jaungoikoa "Aita errukitsu" moduan agertzen zaigu: "Bedeinkatua Jainkoa, Jesukristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa! Berak ematen digu adorea atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz."

Gorputzari dagokionez, 7 eginbehar nagusi daude kristautasunean: Gosetiari jana eman, egartiari ura, biluzik dagoenari janztekoa, etxegabeei aterpea, gaixoak bisitatu, presoak bisitatu eta hildakoak lurperatu. Arimari dagokionez bestela, beste 7 hau: Ezjakinari irakatsi, zalantzatiari aholkatu, bekatariei ohartu, kalteak egonarriz jasan, irainak barkatu, burumakurrak arindu eta hilda eta bizirik daudenen alde otoitz egin.

Judaismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Riham edo rehem hebraierazko hitza da errukia adierazteko. Juduentzat errukiak 13 ezaugarri ditu. Barkamenerako eta besteen sufrimendua propiotzat hartzeko bidea da.

Budismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karuṇā edo errukia budismoaren eskola guztietan present dago. Dalai Lamaren hitzetan "errukia luxu bat baino behar bat da" eta "besteak zoriontsu edukitzea nahi baduzu, errukia praktikatu. Zeu zoriontsu izatea nahi baduzu, errukia praktikatu".

Hinduismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzal asko dituen bertutea da errukia, hiru hitzekin izendatuta: daya (दया), karuna (करुणा) eta anukampa (अनुकम्पा). Filosofia hinduan oinarrizko osagaia, Mahatma Gandhik aldarrikatua besteak beste. Ondoriozko baloreak adeitsua izan, belarjalea izan, kalterik ez egin, onginahia eduki, ez hiltzea eta terrorismorik eza daude, beste askoren artean.

Islam[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ala ere errukitsu moduan agertzen zaigu Koranaren arabera. Rahmah da arabierazko hitza.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]