Edukira joan

Errusiako erdialdeko goi-ordokia

Koordenatuak: 52°36′N 36°48′E / 52.6°N 36.8°E / 52.6; 36.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Errusiako erdialdeko goi-ordokia
Datu orokorrak
Garaiera293 m
Motaupland (en) Itzuli
Azalera480.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak52°36′N 36°48′E / 52.6°N 36.8°E / 52.6; 36.8
Leku geografikoaEkialdeko Europako ordokia
Geologia
Material nagusiaarroka sedimentario
GaraiaAurrekanbriar

Errusiako erdialdeko goi-ordokia (errusieraz: Среднерусская возвышенностьtranslit.: Srednerússkaya vozvýshennost), Errusiako erdialdeko lautada ere deitua, Ekialdeko Europako ordokiaren ekialdean dagoen goi-ordoki zabala da. 480.000 kilometro koadroko eremua hartzen du, Errusiako hego-mendebaldean (gehiena) eta Ukrainako ipar-ekialdean, eta Oka ibaitik Donetseraino hedatzen da. 1.000 kilometro inguruko luzera, iparraldetik hegoaldera, 480 kilometroko zabalera[1], eta 200–290 metro arteko garaiera ditu.

Administratiboki Errusiako Belgorod, Briansk, Kaluga, Kursk, Lipetsk, Oriol, Tula eta Voronezh oblastetan banaturik dago. Hiri nagusiak, berriz, Tula, Kursk, Briansk, Belgorod, Kaluga, Orel, Oskol eta Novomoskovsk dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]